Arabako Lautadako kuadrillak sexualitateari buruzko informazio gunea irekiko du asteazkenean, urriaren 2an, biztanle guztiei zuzenduta. Emaize sexologia zentroak izango du informazio gunearen ardura, eta banaka, bikoteka edo talde txikitan emango du arreta, Arabako Lautadako kuadrillatik jakinarazi dutenez.

Alegria-Dulantzi eta Asparrenan artatuko du aurrez aurre asteazkenero, 18:00etatik 19:30era, eta telefono eta whatsapp (673 64 76 00)

Informazio guneak Agurain, Alegria-Dulantzi eta Asparrenan artatuko du aurrez aurre asteazkenero, 18:00etatik 19:30era, eta telefono eta whatsapp (673 64 76 00) eta sexaguzulautada@gmail.com posta elektronikoaren bidez ere emango da arreta. Informazio profesionalaren bidez emakume, neskato, mutiko eta lgtbiq+ populazioaren aurkako sexu indarkeriak prebenitu nahi dira.

Programa ikuspegi feministatik abiatuko da

Programa ikuspegi feministatik abiatuko da, hau da, sexualitatea pertsona bakoitzak subjektu sexuatu gisa sexualitatea bizitzeko duen modu gisa ulertuta, sexualitatea pertsona dauden adina bizitzeko modu daudela kontuan hartuta. Era berean, sexualitatea bizitzeko eta inposatzeko eredu heteropatriarkala errotik zalantzan jarriko da.

Informazio guneak arreta eskainiko die pertsona guztien sexualitateei, hots, nork bere burua ezagutzea, nork bere burua onartzea eta askatasunez eta errespetuz adieraztea sustatuko du, norbanakoaren ongizateari laguntzeko, bai eta pertsona guztien bizikidetza sinergikoari ere, eremu intimo zein publikoetan.