Goiuri jauregian egingo dute irailaren 17 eta 18an Abycine Lanza-Gasteiz Lotura 2024 topaketa, Espainia osoko eragile inbertitzaileek ikus-entzunezko proiektu independenteak finantzatzea sustatzen duena.
Ekitaldia gaur goizean aurkeztu dute prentsaurreko bidez Maria Nanclaresek, Vitoria-Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotziak; eta foroaren antolatzaileek: José Manuel Zamorak, Abycine Fundazioko zuzendariak; Gorka Riañok, Abycineko finantza arloko arduradunak; eta Aitor Arenasek, Banatu Projectseko arduradunak.
“Topaketa aitzindari honetan, herrialde osoko inbertitzaileek aukeratutako film luze independenteen proiektuak landuko dituzte bi egunez horien finantzaketa itxi ahal izateko"
“Topaketa aitzindari honetan, herrialde osoko inbertitzaileek aukeratutako film luze independenteen proiektuak landuko dituzte bi egunez horien finantzaketa itxi ahal izateko. Jardunaldiak osatzeko Arabako eta Euskadiko gainerako tokietako pizgarri fiskalei buruzko informazioa banatzeko ekintzak eta beste jarduera osagarri batzuk egingo dira”, azaldu du zinegotziak. “Ekoizpen hauen batez besteko aurrekontua bi milioi eurokoa da”; gehitu du.
Ekitaldian Estatu osotik iritsitako hamar ekoizpen-etxe izango dira. Haietako hiru Euskadin kokatuta daude (haietako bi Araban). Antolakuntzak Estatuko eta tokiko ekoizleen arteko sinergiak sortu nahi ditu, etorkizun oparoa duen Arabako sektore zinematografikoa indartuz. Horretarako, Espainia osotik iritsitako prestigio handiko inbertitzaileen poola eta hamar inbertitzaile bilduko dira bertan.