Euskal AEko industria-prezioak % 0,8 igo dira 2024ko uztailean aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Uztaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 3,9 jaitsi da.

Azterketa zehatzago batek agerian uzten du, 2024ko uztailean, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa sektoreek igo dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bi kasuetan % 1,8. Aitzitik, prezioetan hiletik hilerako jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak Erauzketa-industriak (% 3,0) eta Industria kimikoa (% 0,4) izan dira.

Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, 2024ko ekainaren aldean, Energiaren prezioak % 1,3 igo dira, Bitarteko ondasunenak % 0,9 eta Ekipamenduko ondasunenak, berriz, % 0,2. Kontsumo-ondasunen prezioak % 0,9 igo dira, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioak % 1,0 igo direlako, Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioak aldatu ez izanaren ondorioz.

Urte arteko datuetan, 2024ko uztailean, 2023ko uztailaren aldean, prezio-jaitsierarik handienak honako arlo hauek izan dituzte: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 31,6) eta Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea (% 1,6). Aitzitik, urte artean igoerarik handiena izan duten prezioak honakoak izan dira: Erauzketa-industriak (% 10,7), eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza (% 5,4).

Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza negatiboa izan da Energian (% 20,4) eta Bitarteko ondasunetan (% 0,1) emandako jaitsierarekin. Kontsumo-ondasunen prezioak % 0,2 igo dira, Kontsumo iraunkorreko ondasunenak % 3,4 igo direlako, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunenak % 0,2 jaitsi direla kontuan hartuz. Azkenik, Ekipamenduko ondasunen prezioak % 2,5 igo dira urte artean.