Ertzaintzako agenteek 55 urteko gizon bat atxilotu dute Getxon, Areeta auzoko banku-sukurtsal bateko kutxazain automatikoetan nahita piztutako sute baten ondorioz kalteak eragitea egotzita. Inguruan aparkatuta zegoen auto batek ere kalteak izan zituen.
Gertaera uztailaren 28an izan zen, goizean, Getxoko Areeta auzoko banku-sukurtsal batean. Gizon bat lokalera sartu zen eta barruko eta kanpoko bi kutxazaini su eman zien.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, "egileak azukre-poltsatxo batzuk sartu zituen txartelen artekan eta metxeroarekin su eman zien, elementu horietan eta irakurketa-eremuan kalteak eraginez", azpimarratu dute Ertzaintzatik.
Ordu-tarte berean, "zonako bizilagun batek pneumatiko bati eta aparkatutako auto baten aurreko hegalari eragiten zien sute bat itzali zuen".
Ordu-tarte berean, "zonako bizilagun batek pneumatiko bati eta aparkatutako auto baten aurreko hegalari eragiten zien sute bat itzali zuen"
Bi gertakarien ustezko egilea identifikatu zuten Ertzaintzako agenteek, eta asteazkenean aurkitu eta atxilotu zuten. Dagokion atestatuaren eginbideak amaitu ondoren, atxilotua Getxoko Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten.
Bestalde, Ertzaintzako agenteek 55 urteko gizon bat atxilotu dute Getxon, Areeta auzoko banku-sukurtsal bateko kutxazain automatikoetan nahita piztutako sute baten ondorioz kalteak eragitea egotzita. Inguruan aparkatuta zegoen auto batek ere kalteak izan zituen, modus operandi beraren bidez.
Gertaera uztailaren 28an izan zen, goizean, Getxoko Areeta auzoko banku-sukurtsal batean. Gizon bat lokalera sartu zen eta barruko eta kanpoko bi kutxazaini su eman zien. Ikusitako zantzuen arabera, egileak azukre-poltsatxo batzuk sartu zituen txartelen artekan eta metxeroarekin su eman zien, elementu horietan eta irakurketa-eremuan kalteak eraginez.
Ordu-tarte berean, zonako bizilagun batek pneumatiko bati eta aparkatutako auto baten aurreko hegalari eragiten zien sute bat itzali zuen. Antza denez, norbaitek plastiko batzuk sartu zituen gurpilaren pasabidean, eta hondakin batzuen ondoan azukre-kozkor erreak ere aurkitu zituzten.
Getxoko ertzain-etxeak egindako ikerketei esker, bi gertakarien ustezko egilea identifikatu zuten, eta asteazkenean aurkitu eta atxilotu zuten. Dagokion atestatuaren eginbideak amaitu ondoren, atxilotua Getxoko Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten.