Euskal Herriko Unibertsiteak jakinarazi duenez, 2012az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko 2063 ikaslek 216.592 ordu baino gehiago eman dituzte EHUk aitortutako Boluntariotzako eta Gizarte-partaidetzako programetan.
Ikasleei dagokienez, ekimen solidario horretan ikasle parte hartzaile gehienak emakumeak dira %75,5;aldiz, gizonak %24,5. Gainera, 66 erakunde baino gehiagotan gauzatu da, esaterako, ingurumenean, kulturan, arlo soziosanitarioan, eremu sozialean, kirolean, aisialdian eta astialdian.
David Hoyos Ramos EHUgune - Konpromisoa eta Eragin Sozialako zuzendariak azaldu duenez, "Unibertsitatearen egungo Plan Estrategikoan planteatzen dugun helburuetako bat ikasleek kalitatezko prestakuntza integrala jasotzea izan zen, baita UPV/EHUtik igarotzea bizi-esperientzia aberasgarria izateaz gain eta tokiko erronkei eta erronka globalei behar bezala erantzuteko aukera ematea ere. Hots, modu etiko eta sortzailean jardun ahal izatea ingurune aldakor eta gero eta zorrotzago batean".
Nagore Gallardo Menayo eta Iker Callado Iza mota honetako ekimenetan parte hartu duten ikasleen taldeko kideak dira. Lehenengoa Gizarte Laneko ikaslea da, eta, bere ustez,"boluntariotza tresna eraldatzailea da, bai maila indibidualean, bai maila komunitarioan. Pertsonalki, giza berotasunaren ekintza bat da, non zentroa izateari uzten diozun, beste pertsona ikusi ahal izateko eta gure bizitza pribilegiatutik oso urrun dauden beste errealitate batzuk partekatzeko, laguntzeko".