Barneko Ikerketa Zientifikoko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueren gastua %11,7 handitu zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2023an, 2.005 milioi eurora iritsita. Gainera, dedikazio osoko baliokidetzan I+G arloan lan egiten zuten langileen kopurua %7,2 handitu zen, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.
Eustatek I+G arloko gastuek eta langileek 2023an izan zuten bilakaerari buruzko datuen aurrerapena egin du. Horretarako, aurreko urtean lortutako gastu osoaren %80,8 suposatu zuten enpresak, goi mailako irakaskuntza eta administrazio publikoa hartu ditu kontuan, eta datorren azaroan behin betiko aurkeztuko dituen emaitzen aurrerapena uztailera aurreratzeko aukera eman dute.
Egikaritze sektoreka, enpresek %11,9 gehitu zuten barne gastua eta %6,7 I+Gko jardueretarako langileak; goi mailako irakaskuntzan gastua %11,8 hazi zen
Horrela, egikaritze sektoreka, enpresek %11,9 gehitu zuten barne gastua eta %6,7 I+Gko jardueretarako langileak; goi mailako irakaskuntzan gastua %11,8 hazi zen, eta I+Gko langileen kopurua %7,3; azkenik, administrazio publikoaren sektorean, gastua %10,5 handitu zen, eta I+Gn lan egiten zuten langileen kopurua %11,1.
BPGri dagokionez, EAE %2,2ra iritsi zen 2023an
Azkenik, BPGri dagokionez, EAE %2,2ra iritsi zen 2023an, Europako batez bestekora hurbilduz (2022an %2,24, eskura dagoen azken datua). Alderatzeko dagoen azken datuan, 2022koan, EAEko BPGrekiko barneko I+Gn gastua %2,08ra iritsi zen, Espainiako gastua (%1,44) baino %44 handiagoa.