Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, uztailaren 8an, giro eguzkitsua eta tenperatura gorantz. Goi-hodei batzuk agertuko dira, baina eguzkia izango da protagonista. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen zaparrada trumoitsuren bat edo beste egitea.

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da hasieran eta arratsaldean iparraldera egingo du. Egunsentian behe-lainoa sortuko da, bereziki Ebro ibarrean. Barnealdeko leku askotan tenperaturak 30 gradura iritsiko dira eta kostaldean balio altuenak 25-26 gradu ingurukoak izango dira.

Hiriburuetan, Baionan 14 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 27 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 25 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 31 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 33 gehienez.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eguerdian ipar-ekialdera egingo du 3koarekin, eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da 4ko tarteekin; itsaso kizkurra izango da eta egunaren bigarren partean itsaskirria, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu eta eguerditik aurrera metro bateko ingurukoak. Itsasgorak 07:07an eta 19:20a izango dira, eta itsasbehereak 00:56an eta 13:01ean. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Balorazioa

"Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira, bereziki Araba hegoaldean. Zerua hodei gutxirekin egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Arratsalde-gauean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuren bat bota dezake. Hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bereziki barnealdean, bolada gogorren batekin mendi inguruetan. Eguerdi inguruan kostaldean haizeak ipar osagaira egingo du, ahul-bizi ibiliko da, eta arratsaldean barnealdean. Tenperatura igo egingo da: minimoak gutxi eta maximoak nabarmen edo asko".