Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, maiatzaren 28an, giro eguzkitsua gailenduko da eta tenperaturak gora egingo du. Goizean goiz behe-lainoa agertuko da barnealdeko hainbat bailaratan, baina berehala zerua oskarbi geratuko da, arratsalde-gauean goi-hodei batzuekin soilik.

Haizea ahul ibiliko da hasieran, eta eguerditik aurrera ipar-ekialdekoa sartuko da; kostaldean nabarituko da gehienbat. Tenperatura 21-22 gradu arte igoko da kostaldean eta 23-25 gradu ingurura barnealdean. Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 24 gehienez, eta Iruñean 8 gutxienez eta 24 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta eguerdi inguruan ipar-ekialdetik finkatuko da 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta eguerditik aurrera itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 08:41ean eta 21:02an izango dira, eta itsasbehereak 02:26an eta 14:44an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Balorazioa

"Goizean lanbroa eta lainoa izango dira; Arabako zenbait lekutan behe-lainoa irunkorra izan daiteke. Zerua hodeitsu egongo da, eta erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira. Arratsaldean hodeitza txikitu egingo da. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da: egunaren erdiko orduetan ipar-osagaia nagusituko da. Egunaren amaieran haizea hegoaldetik finkatuko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Arabako zenbait lekutan izotz txikia egin dezake".