Mfest jaialdiak kontzertuak, artisautza azoka eta lantegiak izango ditu ostiralean eta larunbatean Gasteizen
Mfest jaialdiaren zazpigarren edizioa izango da Gasteizen ostiralean eta larunbatean, maiatzaren 17an eta 18an, Udal Gazteria Zerbitzuak eta Gauekoak gazte aisialdiko programak antolatuta, eta hiru kontzertu, artisautza azoka bat eta bi lantegi eskainiko ditu. Jarduerak 16-30 urtekoei zuzenduta daude eta erabat doakoak izango dira, batzuk sarrera librekoak eta beste batzuk izen-ematearekin.
Hiru kontzertu, artisautza azoka bat eta bi lantegi eskainiko ditu jaialdiak
"Gazte emakume artistei aukerak eta inposiziorik gabeko espazioa emateko helburuak ditu jaialdiak", azaldu du Ana Lopez de Uralde Gasteizko Udaleko Gazteria zinegotziak.
Horrela, hiriko hiru espaziotan egingo dira ekitaldiak, Labe Gazte Laborategian, Santa Maria plazan eta Falerina lorategian, hain zuzen ere. Jaialdia ostiralean hasiko da, 20:30ean, Falerina Lorategian, Galbaie, Nize eta Viuda taldeen kontzertuekin.
Hiriko hiru espaziotan egingo dira ekitaldiak; Labe Gazte Laborategian, Santa Maria plazan eta Falerina lorategian, hain justu
Larunbateko jardunaldia Santa Maria plazan hasiko da, artisautza azokarekin. Bertan, 17 gazte emakume artisauk produktu mota ugari eskainiko dizkiete herritarrei, 12:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
Labe Gazte Laborategian aldibereko bi lantegi egingo dira
Labe Gazte Laborategian aldibereko bi lantegi egingo dira: plastiko magikoz egindako pin lantegia eta spray teknika ikasteko graffiti lantegia. Joan nahi izanez gero, aurretik izena ematea beharrezkoa da, ondorioztatu zuten Gasteizko Udaletik jaialdi honen aurkezpenean.
Temas
Más en Actualidad
-
Las víctimas de las agresiones sexuales en la Bertso Eskola Xenpelar son menores
-
Mónica García carga contra las comunidades por "escudarse" detrás del Ministerio ante la huelga médica
-
Sánchez cumple ocho años al frente del Gobierno español en el momento más delicado de la legislatura
-
Pradales destaca la "apuesta estratégica" de Euskadi en computación cuántica