Bilboko Udalak MusikAuzo ekimenaren beste edizio bat jarriko du martxan ostegunean, maiatzaren 16an, tokiko talentua publiko zabalari hurbiltzeko asmoz hiriko auzoetako kale agertokietatik. Guztira, 35 kontzertu eta 13 kalejira izango dira hiriko zortzi barrutietako auzoetan beren talentua erakutsiko duten estilo ezberdinetako musika eta musikariekin.

35 kontzertu eta 13 kalejira izango dira hiriko zortzi barrutietako auzoetan beren talentua erakutsiko duten estilo ezberdinetako musika eta musikariekin

Lehen kontzertua Errekaldeko kioskoan izango da, ostegunean, Bizkaia Big Band taldearekin. 20 lagunek osatzen dute taldea, eta hainbat estilotako musika modernoa jotzen dute, swing, funk, rock, baladak eta musika latinoa.

Ekainaren 30era arte, G.G. Project, Bilongo Lt, La Carrocería, Eidabe, Lorelei Green, Baste & Naste, Joshua Edelman & Xabi Arakama, The Hallfnelson, Asier Talanda, Óscar Jareño y El Clan Mestizo, Panpotx, The Binilo's, Ibai Garcia Blues Project, In Bi Gu, Erraiak, Colajets, Pedro Makay, M & A Swing Machine, Malú Garay, Rumbo Paraíso, Triple Zero Band, Vittersweet, Benetan Be, Amann & The Wayward Sonward, La Basu, Triple Zero Band, Arnau & The Honky Tonk Losers, The One eta Behotsik Orkestra taldeek parte hartuko dute egitarauan.

Gainera, 13 kalejira egingo dira maiatzaren 17, 18, 24, 25 eta 31n eta ekainaren 15, 22, 23 eta 29an, Sugarri Show, Bilboko Udal Txistulari Banda, Kolpez Blai, Rock 'n' Brass, Farándula, Orkresta, Cartoon Brass, Fanfarre Guretzat eta Bihotz Alai folklore taldearekin.