Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, maiatzaren 12an, giro motelagoa eta freskoagoa izango dugu. Ipar-mendebaldeko haizearekin hodeiak ugarituko dira eta baliteke eguerditik aurrera zaparrada batzuk botatzea, bereziki barnealdean eta mendi inguruetan.
Tenperaturak behera egingo du eta balio altuenak 19-22 gradukoak izango dira
Tenperaturak behera egingo du eta balio altuenak 19-22 gradukoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Bilbon 14 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 22 gehienez, eta Iruñean 10 gutxienez eta 23 gehienez.
Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eguerdi partean ipar-mendebaldetik finkatuko da 3koarekin, eta gauean ahuldu eta norabide aldakorrekoa ibiliko da; itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin egunaren lehen partean, eta itsaso kizkurra gauean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu hasieran, eta 0,5-1 metrokoak egunaren bigarren zatian. Itsasgorak 08:22an eta 20:36an izango dira, eta itsasbehereak 02:08an eta 14:21ean. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
"Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da Kantauri isurialdean; gainerako lekuetan tarteka hodeitsu egongo da, arratsaldean bero-hodeiekin. Baliteke Kantauri isurialdean han-hemenka eta noizbehinka zirimiria egitea. Egunaren bigarren partean baliteke zaparrada txikiak-ertainak botatzea edo trumoi-ekaitzak jotzea Araba hegoaldean. Goizaldean mendebal-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da, eta goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da ahul-bizi eta arratsaldean iparraldetik. Egunaren azken orduetan haizeak indarra galduko du eta norabide aldakorrekoa geldituko da. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira. Tenperatura maximoak nabarmen edo asko jaitsiko dira".