Emakumeek arlo zientifikoan egindako ekarpena ezagutarazten duen Mujeres con ciencia-k hamar urte bete ditu
Marta Macho-Stadler Matematikan doktore eta UPV/EHUko irakasleak koordinatutako proiektua erreferente bilakatu da emakume zientzialarien garrantzia azpimarratzeko eta estereotipoen kontrako jardunean
Mujeres con ciencia-k hamar urte bete ditu. Denbora tarte horretan, artikulu bana eta zenbait efemeride argitaratu ditu egunero, etenik gabe. Horretaz gain, hainbat elkarrizketa, emakumeak zientzian egindako ekarpenarekin lotutako erreferentziak eta ekimenen inguruko informazioa eskaini du. Lan horrek ahalbidetu du emakume zientzialarien lana azpimarratzea, estereotipoen kontra egitea eta zientziaren jardunean ereduak eskaintzea.
Hain zuzen ere, Marta Macho-Stadler proiektuaren editore eta koordinatzaileak azpimarratu du “justizia kontua dela emakume horiek zientziari egindako ekarpena ezagutaraztea. Izan ere, erreferente ezberdinak, garrantzitsuak eta hurbilekoak ditugu. Haien lan egiteko moduak erakusten digu zientzia jorratzeko benetako bidea: lan asko eginda, zorroztasunarekin eta askoren arteko elkarlanarekin”.
5000 argitalpen baino gehiago eta milioika bisita
Azken hamar urteetan Mujeres con ciencia blogak 3.500 artikulu eta 1.500 efemeride baino gehiago argitaratu ditu. Guztira, 5.000 pieza informatibo baino gehiago argitaratu dira emakumeek zientzian egindako ekarpena agerian uzteko helburuarekin.
2023ra arte ia 11.870.000 pertsona sartu dira blogera eta ia 25.830.000 orrialde baino gehiago kontsumitu dituzte. Kopuru horiek erakusten dute Mujeres con ciencia hazkunde jarraia izan duen erreferentziazko proiektua dela.
Proiektuak hainbat sari jaso ditu azkeneko urteetan. Azkena Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik jasotako Zirgari Saria izan da. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuak interes zientifikoa duen weba bezala sailkatu du blogaren edukien zehaztasun eta kalitateagatik.
Mujeres con ciencia Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren proiektua da. Horretaz gain, zientzia-dibulgaziorako Zientzia Kaiera, Cuaderno de Cultura Científica eta Mapping Ignorance proiektuak ditu martxan Katedrak.
Temas
Más en Actualidad
-
Irán paraliza las negociaciones con EEUU por los ataques en Líbano
-
Mayo termina con 91 fallecidos en las carreteras, siete menos que en el mismo mes de 2025
-
Las baterías de los coches eléctricos se podrán alargar hasta un 23% gracias a la IA
-
Irene Lanzaco, nueva presidenta del Comité de Directores de WAN-IFRA