Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazken honetan, maiatzaren 8an, urdingune zabalak nagusituko dira arratsalderako. Goizean, ordea, zerua hodeitsu egongo da, batez ere Kantauri isurialdean, eta oraindik euri pixka bat egin dezake, bereziki ekialdean. Eguerdirako hodeitza saretuz joango da eta arratsaldean eguzkitsu egongo da, goi-hodei batzuekin.
Tenperatura maximoak hiruzpalau gradu gorago geldituko dira
Haizea ipar-ekialdetik finkatuko da eta tenperatura maximoak hiruzpalau gradu gorago geldituko dira, 20 graduren bueltan kokatuz. Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 20 gehienez, eta Iruñean 10 gutxienez eta 19 gehienez.
Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, mendebal-osagaia nagusituz, eta eguerditik aurrera ipar-ekialdekoa ibiliko da, 3koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:25ean eta 17:45ean izango dira, eta itsasbehereak 11:28an eta 23:51ean. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
"Zerua hodei gutxirekin egongo da eta goizean goizetik hodeitza handituz joango da, zerua hodeitsu edo oso hodeitsu gelditu arte eta erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira.
Hego-mendebaldeko haizea ahul ibiliko da eta goizean goizetik aurrera bizi", azpimarratu dute.