Landa eta Garaioko hiru hondartzek ur kontinentaletako bandera urdinaren bereizgarria berritu dute bederatzigarren urtez jarraian uda eta bainu denboraldi honetarako. Ingurumen Hezkuntzako Europako Fundazioak eman die aitortza, uren kalitateagatik, garbitasunagatik, irisgarritasunagatik eta beren zerbitzuen kalitate eta informazioagatik.
Arabako Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez, bandera urdina lortu ahal izateko baldintzak urtez urte berrikusten eta berriro egiaztatzen dira.
Iaz 183.386 bisitari izan zituzten Arabako hondartza kontinentalek.
Bada, Ingurumen Hezkuntzako Europa Fundazioak erakundeak bandera urdina izango duten hondartza eta portuen zerrenda argitaratu du, eta horien artean daude aurten ere Garaioko eta Landako Salurriaga eta Moskurio hondartzak. Iaz 183.386 bisitari izan zituzten Arabako hondartza kontinentalek.
Bandera urdina Europako 20 herrialdetan baino gehiagotan ematen zaie hondartzei, eta uraren kalitateari, segurtasunari, zerbitzu orokorrak emateari eta ingurumenaren antolamenduari buruzko arauak bete behar dira jaso ahal izateko.
Hamar urte beteko ditu zikloak
Bestalde, musika koraleko kontzertuen zikloaren edizio berria aurkeztu dute Santa Maria Katedralean; aurten, gainera, hamar urte beteko ditu zikloak. 5 kontzertu emango dira Elizpean maiatzeko ostiraletan, maiatzaren 10ean hasita, eta ekainaren 14an errezitaldi bat eskainiko da. Berrikuntza gisa, hemendik aurrera programaren izena ‘Ahotsak Elizpean’ izango da, ekitaldiak berak duen nortasuna nabarmentzeko asmoarekin, Arabako Foru Aldundiatik azpimarratu zuten bezala.