Elkartasun ekimenei diru laguntzak
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak garapenerako lankidetzako proiektuetarako diru laguntzen deialdia argitaratu du, eta guztira, 40 milioi euro bideratuko ditu laguntzotara, iaz baino sei milioi gehiago, desberdintasunei aurre egiten eta herrialde pobretuetako biztanleen bizi baldintzak hobetzen dituzten ekimen solidarioak sustatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egoitza duten GGKEei zuzenduta dago deialdia, eta hiru modalitatetan banatu da: garapenerako lankidetzako proiektuak, garapen produktiboko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuak, eta gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak, eLankidetzatik jakinarazi dutenez.
Horrela, eLankidetzak funtsen %20 gordeko du Saharaz hegoaldeko Afrikan gauzatutako proiektuetarako eta %10 emakumeen ahalduntzerako ekimenetarako. GGKEek hilabeteko epea izango dute proiektuak aurkezteko asteartetik aurrera.
Zehazkiago, garapenerako lankidetzako proiektuetarako lan ildora 31,7 milioi euro bideratuko dira. Proiektuek balio beharko dute pobreziaren eta desberdintasunen aurka borrokatzeko eta Hegoaldeko herrialdeetan ahalduntze prozesuak indartzeko. 2023an, eLankidetzak 27,6 milioi euro bideratu zituen 23 herrialdetako tokiko erakundeekin lan egiten duten EAEko GGKEen 53 proiektutara.
Bestalde, garapen produktiboko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuak babestera 1,6 milioi euro bideratuko dira. Iaz, 1,2 milioi euro jaso zuten lau proiektuk Kuban eta Kolonbian gauzatzeko.
Azkenik, aurten gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuetarako aurrekontua handitu da, 6,7 milioi euroko banatuko baitira, iazko 5,2 milioi euroen aldean. Ekimenak EAEn egin beharko dira, eta bere herritarren elkartasuna bultzatzeko eta Hegoaldeko errealitateak EAEkoekin konektatzeko balio beharko dute.
Temas
Más en Actualidad
-
El Parlamento activa la ponencia sobre los perfiles de euskera y su seguridad jurídica
-
La AESAN alerta de posible presencia de partículas de aluminio en cereales con chocolate procedentes de Portugal
-
Los sindicatos médicos mantienen la huelga de junio ante la "nula voluntad" de Sanidad
-
Irán paraliza las negociaciones con EE.UU. por la incesante ofensiva de Israel en Líbano