"Zapore gozoa, oro har, gehien onartutako zaporeetako bat da, gozoa plazerarekin lotzen dugulako. Eta azukreak, hala nola glukosa, fruktosa edo sakarosa, xede horretarako erabiltzen dira. Horietatik ohikoena, denok azukre izendatzen dugun hori, sakarosa da, mahaiko azukre gisa ere ezaguna dena. Azukre hori azukre kanaberatik edo azukre erremolatxatik ateratzen da. Horrez gain, egun nahiko ohikoa da mahaiko azukrearen barianteak ere aurkitzea, hala nola panela. Azken hori gehiago edo gutxiago findutako azukre beltza da; eta, beraz, ez da osasungarriagoa. Era berean, tradizionalki gozogarri gisa erabili izan dira eztia eta ziropak (zenbait zuhaitzen izerdiak), azukre kopuru handia eta ur kopuru txikia dituztenak", azaldu dute Euskal Herriko Unibertsitatetik.
Europar Batasunean 19 edulkoratzaile baimendu daude, eta, eskuarki, horien arteko konbinazioak egiten dira elikagaiak eta edariak gozatzeko.
Beste alde batetik, azukre askeen kontsumo handiaren ondorioz sortutako osasun arazoak direla eta, hala nola obesitatea, diabetesa edo gaixotasun kardiobaskularrak, merkatuan azukrea ordezteko alternatibak aurki daitezke: azukrerik gabeko produktuak edo, gutxienez, azukre kopuru txikia dutenak. Horiek horrela, Europar Batasunean 19 edulkoratzaile baimendu daude, eta, eskuarki, horien arteko konbinazioak egiten dira elikagaiak eta edariak gozatzeko.
UPV/EHUren gida berri batek Europar Batasunean erabiltzen diren azukreak eta edulkoratzaileak jaso ditu, baita horiek osasunean izan ditzaketen eraginak ere. Gida honetan, modu erraz baina xehatuan deskribatzen dira edulkoratzaileen ezaugarri nagusiak, eta azukrearekin alderatzen dira; hala, kontsumitzaileak behar duen informazioa izango du azukre bat edo edulkoratzaile bat aukeratzeko orduan.
Gida honetan, modu erraz baina xehatuan deskribatzen dira edulkoratzaileen ezaugarri nagusiak, eta azukrearekin alderatzen dira
Gainera, gidari esker, zenbaitetan oso argi ez dauden beste alderdi batzuk ere argitu ahal izango dituzte; adibidez, ea edulkoratzaileak egokiak diren obesitatearen pandemiari aurre egiteko edo ea diabetes mellitus daukaten pertsonek edulkoratzaile guztiak har ditzaketen. Beste alde batetik, teorian edulkoratzaileak azukrea baino onuragarriagoak izan daitezkeen arren, energia ekarpen txikiagoa dutelako, ondorio negatiboak ere badituzte, eta ez dira egokiak ez pertsona guztientzat, ez eta adin edo egoera fisiologiko (haurdunaldia edo edoskitzaroa) edo patologiko guztietarako ere.
Azukre eta edulkoratzaileei buruzko mito eta eztabaidei buruzko zalantza batzuk ere argitzen ditu gidak
"Azukre eta edulkoratzaileei buruzko mito eta eztabaidei buruzko zalantza batzuk ere argitzen ditu gidak; adibidez, ea edulkoratzaileek mikrobiota kaltetzen duten edo, aldiz, harentzat onuragarriak izan daitezkeen. Sakarosa eta aspartamoaren kontsumoaren eta minbiziaren arteko harremana ere jorratzen da, baita eritritolaren eta arrisku kardiobaskularraren artekoa ere; izan ere, azken horrek hainbat alarma piztu ditu herritarren artean azken urteetan, eta, askotan, alferrik", esan eta gaineratu zuten: "Azkenik, adierazi beharra dago azalpen guztiak ulerterrazak direla, gida herritarrei zuzenduta baitago. Ebidentzian oinarritutako informazio zientifiko-tekniko zehatza jasotzen du, gidaren amaieran jasota dauden iturri nagusietan bertan ere kontsulta daitekeena. Horren xedea da irakurleek informazio gehiago eskuratu ahal izan dezatela zuzenean iturri nagusietara jota".