Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, apirilaren 13an, eguzkitsu egongo da eta barnealdean arratsaldeko lehen orduetan bero egingo du. Goizean goizetik oskarbi egongo da eta egunaren lehenengo zatian haizeak hego ukitu txiki bat izango du eta barnealdeko leku askotan 30 gradura gerturatuko dira maximoak.
Itsasertzean, berriz, eguerditik aurrera haizea ipar/ipar-mendebaldetik finkatuko da eta arratsaldean giroa freskoagoa izango da; arratsaldeak aurrera egin ahala ipar haizea barnealdera zabalduko da. Gainera, haize horrekin, baliteke kostaldera itsasotik behe-hodeiak sartzea.
Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 28 gehienez, eta Iruñean 9 gutxienez eta 28 gehienez.
Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, hego-osagaia nagusituz, eta arratsaldean ipar/ipar-mendebaldetik finkatuko da 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 08:39an eta 20:54an izango dira, eta itsasbehereak 02:24an eta 14:42an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
"Zerua hodeitsu egongo da. Euri txikia egingo du. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko dira, bereziki maximoak", azpimarratu dute Euskalmetetik.