Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, apirilaren 11n, eguzkitsu eta giro epela. Egunsentian behe-laino batzuk agertuko dira eta gainerako orduetan zerua ia oskarbi egongo da, goi hodeiren batekin. Haizea ipar-ekialdetik ibiliko da eta Nafarroa hegoaldean ziertzoa aurreko egunetan baino ahulago ibiliko da.

Goizaldean hotz egingo du eta baliteke Araba eta Nafarrako txokoren batean izotza egitea; maximoak, berriz, balio goxoetara iritsiko dira eta 18-22 graduren artean geldituko dira. Hiriburuetan, Baionan 7 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 21 gehienez, eta Iruñean 5 gutxienez eta 20 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 1-2ko indarrarekin eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:10ean eta 19:27an izango dira, eta itsasbehereak 00:54an eta 13:15ean. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

"Goizean lanbroa eta lainoguneak agertuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, goi-hodeiekin tarteekin, eta behe-hodeiren batekin goizaldean eta goizean goiz Kantauri isurialdean. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; eguerdi partean ipar-ekialdetik finkatuko da eta ahul-bizi ibiliko da. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira, eta maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira. Arabako tokiren batean baliteke izotz txikia egitea".