Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak hainbat jarduera proposatzen ditu apirilerako, besteak beste, astelehenetako hitzaldiak, hileroko hitzordua poesiarekin, Wikimediako lantegia, liburuen aurkezpenak, haurrentzako jarduerak, euskarazko film laburrak, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen den hilabetean.
Astelehenetako hitzaldiak:
Astelehenetako 3 hitzaldi
Hilak 8, astelehena: Liburu honen aurkezpena: Bastida: Esplendor de una villa alavesa y de sus principales familias cosecheras durante los siglos XVII y XVIII. Juan Vidal-Abarca López, Igor Basterretxea Kerexeta (egileak)
Hilak 15, astelehena: Mina birkontzeptualizatuz. Iñaki Aguirrezabal eta Ana Celia Ramos.
Hilak 22, astelehena: Ipuin tradizionalak: egileak eta haien testuinguruak. Arantza Cordero.
Azken hori hurrengo egunean ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Egunarekin lotuta dago. Guztiak 19:00etan izango dira, sarbide librearekin, edukiera osatu arte.
Beste liburu batzuen aurkezpenak:
Apirilak 9a, asteartea: La Seca. Txani Rodríguez.
Hitzordua poesiarekin
Hilak 19, ostirala: Likorea eta txokolatea. Teresa Gómez.
Antolatzailea: Ángela Serna, Kultura Etxearekin batera. 19:00etan izango da, sarbide librearekin, edukiera osatu arte.
Haur eta gazteen saileko jarduerak
Hilak 19, ostirala: “Érase una vez o dos o tres”. Elisa Rueda. Poesia errezitaldia haurrentzat (3-8 urte). 18:30ean. Gaztelaniaz.
Film laburrak
Apirilaren 23an, bi saiotan (11:30 eta 19:00): Laburbira 2024, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria. Zortzi film labur dira, eduki eta estilo guztietako filmek osatuak, gaur egungo euskal zinemaren adibide bikaina den hautapenarekin. GEU Gasteiz Elkartearekin, IKA Euskaltegiarekin eta Udaberria Euskaltegiarekin lankidetzan. Sarbide librea edukiera osatu arte (baina sarrerak GEUren web orrian hartu behar dira).
Argibide gehiagora: https://irudienea.topagunea.eus/egitasmoak/laburbira/
Sarrerak: https://geuelkartea.eus/laburbira-2024/
Jarduerak lurraldean zehar:
Kultura Etxearen +55 Elkartegiak programak, Araba osoan zerbitzua emateko eta lurralde kohesioari laguntzeko asmoz, zenbait jarduera programatu ditu lurraldeko udalerrietan, kasuan kasuko toki erakundeen laguntzarekin.
Hemen kontsulta daitezke: https://kulturaetxea.araba.eus/es/aulas55/actividades-culturales-alava.
Wikimedia
Urtarrilean hasi zen multimedia edukiak hobetzeko ConMiWiki edizio tailerraren bigarren edizioa, Mentxu Ramilok koordinatuta, eta datorren apirilaren 20an izango du hurrengo edizioa.
Hurrengoak maiatzaren 18an eta ekainaren 29an izango dira.
Gainera, irakurketa klubak, haurrentzako sailetako lantegiak eta abarrak: http://kulturaetxea.araba.eus