Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, martxoaren 24an, giro eguzkitsua. Tenperatura maximoak gradu pare bat igoko dira eta zeruan urdingune zabalak ikusiko ditugu, batez ere egunaren erdialdeko orduetan.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, goizean goiz eta egunaren amaieran behe-hodeiak izango ditugu ipar isurialdean eta egunsentian behe-lainoa sor daiteke bailara batzuetan. Goizaldean hotza izango da, batez ere barnealdean, eta izotza egingo du Araba eta Nafarroako zenbait lekutan. Haizeak iparraldetik eta ipar-ekialdetik joko du.
Hiriburuetan, Baionan 6 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez, Bilbon 5 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 4 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen -1 gutxienez eta 15 gehienez, eta Iruñean 1 gutxienez eta 18 gehienez.
Beste datu batzuk
Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean indartu eta ipar-ekialdetik finkatuko da, 3-4koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:18an eta 16:34an izango dira, eta itsasbehereak 10:26an eta 22:32an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
"Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Egunaren lehenengo partean zerua tarteka hodeitsu egongo da behe-hodeiekin, batez ere goizaldean, goizean go eta Kantauri isurialdean. Egunaren bigarren partean zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodei batzuekin; Kantauri isurialdearen ekialdean Kantauri isurialdean behe-hodeien tarte hodeitsuak. Goizean goiz kostaldeko zenbait lekutan zirimiria egin dezake. Egunaren lehenengo partean haizea aldakor ibiliko da, goizean ipar-osagaia nagusi izanik; arratsaldean ipar-ekialdetik finkatu eta indartu egingo da. Ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da egunaren amaieran. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Arabako zenbait lekutan izotz txikia egingo du", azpimarratu zuten.