Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera,aur, astelehenean, otsailaren 19an, egunaren hasieran hodeiak nagusituko dira eta euri apur bat egingo du, batez ere ipar isurialdean; Nafarroa hegoaldera eta ekialdera ez da euria iritsiko eta bertan hodeitza saretuago egongo da. Arratsaldean ostarteak nagusituko dira, baina Kantauri isurialdearen ekialdean hodeiek gehiago iraungo dute.
Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean eta Ebro ibarrean indartsuago. Egunez giroa freskoagoa izango da, baina tenperatura minimoak igo eta izotz kontuak desagertu egingo dira. Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 14 gehienez, eta Iruñean 7 gutxienez eta 14 gehienez.
Olatuak
Itsasoan ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 00:49an eta 13:37an izango dira, eta itsasbehereak 06:58an eta 19:26an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.
"Asteko lehen egunetan giroa, oro har, lasaia eta egonkorra izango da, eta ostarteak zabalak izango dira, bereziki egunaren erdialdeko orduetan eta barnealdean. Ostegunetik aurrera hego/hego-mendebaldeko fluxua nagusituko da eta aire-masa hezea iritsiko da; horren ondorioz, ostegun arratsalde-gauetik aurrera euri pixka bat egin dezake. Hegoaldeko haizeak zakar joko du, bereziki ostegunean", esan eta gaineratu zuten: "Datozen egunetan maximoak 15 ºC ingurukoak izango dira. Asteazkenetik aurrera Kantauri isurialdean tenperatura igo egingo da eta maximoak 16-19 ºC artekoak izango dira; Mediterraneo isurialdean, berriz, berdintsu geldituko dira, 14-15 ºC inguruan. Minimoei dagokienez, asteartean oraindik izotza egin dezake Arabako lekuren batean, batean asteazkenetik aurrera hodeiekin eta hego haizearekin igo egingo dira. Olatuen altuera adierazgarria 1-1.5 m artekoa izango da. Baliteke larunbatetik aurrera igotzen hastea".