Arabako Foru Aldundiak kirol federazioen, kluben eta kirolarien aurrean aurkeztu du gaur "Irainik ez, kitto!" kanpaina, harmailetako irainen eta errespetu falten aurkakoa. Ramiro González diputatu nagusiak eta Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak egin dute aurkezpena.

Helburua da arlo guztietatik, hala nola politikatik, administraziotik, kirol egituratik, gizartetik eta hedabideetatik – esan du Diputatu Nagusiak – indarkeriaren lehen "txinparta", harmailetatik datorrena, desnaturalizatzen laguntzea, batez ere adingabeek egiten duten eskola kirolean.

Foru aldundia uste honetatik abiatzen da: indarkeria ez da borroka batekin hasten, baizik eta normalizatzen ditugunean guraso batek harmailetatik irainak botatzea edo errespetu falta adieraztea 20 urteko arbitro gazte bati edo kontrako taldeko aurkari adingabe bati, edo, are gutxiago, entrenatzaile gazte bati seme edo alaba bati minutu "nahikorik" ez emateagatik.

Kanpaina horren helburua, beraz, irain eta errespetu falta oro desagerrarazten laguntzea da, eta, horretarako, ekitaldiaren protagonistak, jokalariak, epaileak edo, are gehiago, gizartea arauak errespetatzen dituen ikusleak, "gehienak errespetutsuak", behin betiko ahalduntzea, iraintzen ez duen gehiengo gisa indartzeko eta guztien artean irainak eta errespetu faltak harmailetatik behin betiko baztertzeko.

Kultura eta Kiroleko foru diputatuak, bestalde, esan du kanpainaren asmoa "ez dela zigorrak jartzea, ez da partidak bertan behera uztea edo galdutzat ematea, nahiz eta ondorioak azkenean horiek izan daitezkeen portaerek bere horretan jarraitzen badute. Helburu nagusia jarrera horiek desagertaraztea da, eta jende guztiak bere burua helburu horretan inplikatuta ikustea, klik sozial bat eginez".

Federazioen bidez kirol instalazio guztietan banatuko diren kartelak eta flyerrak eta komunikabideetako publizitatea ez ezik, kanpainak portaera dekalogo bat eta irainen kasuan jarduteko protokolo bat ere baditu, baita kanpainan parte hartzen duten kirol eragileekin egindako zenbait ekintza, sare sozialetako bideoak eta bestelako batzuk ere.

Kanpaina "bizia eta irekia". Ekintza proposamen berrietara irekia, bat-batekoetara barne, eta bizia, denboran eutsiko zaiolako, denboraldia amaitzen denean ebaluazio bat egin ostean.

Honekin batera doa dekalogoa, protokoloa eta ekintzak jasotzen dituen kanpainaren dosierra.