Europa Jauregian egingo dute urtarrilaren 27an, larunbatean, ‘Elkarrekin bizitzen ikasi’ topaketaren bosgarren edizioa. Egitasmoa Gasteizko Udalak antolatzen du eta bateratu diren bi udal-proiektutan inplikatutako pertsonen, erakundeen eta mugimenduen arteko topagune bihurtzea du helburu: Zurrumurruen aurkako estrategia eta ‘Elkarrekin bizitzen ikasi’ programa, azpimarratu dute antolatzaileek.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, horren harira Gasteizko Udaletik azpimarratu zutenez, “Gasteiztarrak gonbidatu nahi ditugu ‘Elkarrekin bizitzen ikasi’ urteroko V. Topaketara. Horren helburua da bi proiektuetan parte hartu dutenen lana, ahalegina eta inplikazioa goratzea eta, horren bidez, bidezkoagoa, berdinzaleagoa eta solidarioagoa den hiria bultzatze”, adierazi du Bizikidetza eta Aniztasunaren zinegotzi Pascual Borjak.

Jardunaldiaren tokia

Azkenik, iturri berberek gaineratu zutenez, "jardunaldian izango dira Emi Larrondo (ikerlaira, aktibista feminista eta antirrazista, eta DJa) eta Cony Carranza (herri-hezitzailea eta feminista) bideratzaileak".

Bi proiektuen baitan bideratutako esperientzien inguruan gogoeta bateratua egiteko eta "kulturartekotasunarekin, hiri-memoriarekin eta antikapazitismoarekin (desgaitasuna duten pertsonekiko eta haien eskubideekiko errespetua, haien aniztasuna aitortuz eta baloratuz) lotutako ideien eta garatutako ikasbideen inguruko balantzea egiteko eskatuko diete bertaratzen direnei", azpimarratu zuten Gasteizko Udaletik bidalitako prentsa-ohar baten bitartez.