Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da gaur, Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak iragarri duen bezala.
Hala, bertatik azpimarratu dutenez, zaparrada txiki-ertainak botako ditu, bereziki Kantauri isurialdean eta egunaren lehengo partean. Elur-kota 700-900 metroen artean egongo da. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin; egunaren lehengo zatian oso gogor batzuekin kostaldean. Tenperaturan, aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da. Mendi inguruetan izotz txikia egingo du.
Bihar ere Zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu, bereziki Kantauri isurialdean. Zaparrada txikiak botako ditu, bereziki Kantauri isurialdean, non egunaren lehen partean zenbait tokitan ertainak izan daitezkeen. Elur-kota 600-800 m-ra egongo da egunaren lehengo partean. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin. Tenperatura gutxi jaitsiko da eta minimoak toki batzuetan azken orduetan neurtuko dira. Izotz txikia egingo du barnealdean, bereziki mendi inguruetan, non zenbait tokitan handia egingo duen.
Asteartean
Eta asteartean? Euskalmeten arabera, asteartean Zerua hodeitsu egongo da, Kantauri isurialdean tarteka oso hodeitsu. Egunaren lehenengo partean baliteke Kantauri isurialdean prezipitazio txikia egitea, bereziki mendebaldean. Elur-kota baliteke 500 m artean kokatzea goizaldean. Ipar-ekialdeko haizea ahul-bizi ibiliko da. Tenperatura gutxi jaitsiko da; zenbait lekutan tenperatura minimoak egunaren amaieran neurtuko dira. Izotz txikia egingo du, barnealdeko zenbait lekutan eta mendi inguruetan handia.