2023.urtea amaitzeko, langabeziak behera egin du Euskadin sektore guztietan, adin guztietan eta emakumeen eta gizonen artean. Baina baita Gizarte Segurantzan 19.000 afiliatu gehiagorekin ere. "Enpleguaren portaera bikaina islatzen duten zifrak dira, izan diren zailtasun guztiak gainditzea lortu dutenak. Eta legealdi zail honetan ia 75.000 pertsona gehiagok lortu dute eskubideak dituen lan bat", azpimarratu dute Eusko Jaurlaritzatik.
Izan ere, gehiago dira enplegu egonkrra dutenak. Lan-erreformaren ondorioz, "sinatzen diren kontratu berrien laurdena inguru mugagabeak izan dira". Adierazle horiek ekonomiaren sendoenak dira, "mehatxu guztiak gainditu dituztelako, eta kontratatzen jarraitu nahi duten enpresen eta Lanbideren zerbitzu publikoan beren aukera bilatzen duten pertsonen konfiantza erakusten dutelako".
"Horregatik, kontratazioa ere oso faktore garrantzitsua da", azaldu zuten Eusko Jaurlaritzatik. Lan-erreformak enpleguaren egonkortasunerako ekarri zuen bultzadaren ondoren, kontratazio mugagabea lau kontratu berritatik bat da, eta indarrean dauden kontratuen % 72,4 dira, lan-erreformaren aurretik baino zazpi puntu gehiago. Horren ondorioz, jaitsi egiten da hilero sinatzen diren kontratuen guztizko kopurua, baina horietatik % 25 mugagabeak dira. Gainera, partzialtasunak handiegia izaten jarraitzen duen arren eta batez ere emakumeei eragiten dien arren, lanaldi osoko kontratu mugagabeen kopurua aurreko urtekoa baino % 4,74 handiagoa da, eta mugagabe partzial berriak ia 10 puntu jaitsi dira, ondorioztatu zuten Eusko Jaurlaritatik.