2017an sortu zenetik, Euskadiko Ama Esnearen Bankuak (EAEBk) EAEko ospitaleen eskaria estaltzen du, behar duten haur guztiek, medikuaren aginduz betiere, nutrizio-balio bereziko elikagai hori jaso dezaten.

Hasieratik hona, 509 ama izan ditu dohaintzan: 268 Bizkaian, 125 Gipuzkoan eta 116 Araban. Guztira, 2.364 litro giza esne jaso dira, eta, horri esker, 621 haur goiztiar edo pisu txikiko edoskitzea bermatu da eta Osakidetzako Neonatologiako Unitateen beharrak uneoro bete dira. 

2023an, euskal bankuak 80 emaile izan ditu, iaz baino 31 gehiago, eta 407 litro esne eman dituzte behar izan duten 163 jaioberri elikatzeko: 2.700 biberoi inguru.

Osakidetzako Ama Esnearen Bankuak edoskitze goiztiarra bermatzen du (kilo eta erdi baino gutxiagoko haurtxoentzat), edo 32 aste bete baino lehen jaiotakoak edoskitzea (ama-esnea jasotzeko aukerarik ez dutenentzat). Oso laguntza garrantzitsua da, ebidentzia zientifikoek erakusten baitute ama-esneak enterokolitis nekronizatzailea prebenitzen duela (jaioberrien heriotza eragin dezakeen gaixotasuna).

Gaur egun, hamaika puntu daude prest amaren esnearen dohaintzak jasotzeko Euskadin: U Gurutzeta, AUO - Txagorritxu, U. Donostia, Urduliz, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa (TGEEZ) Galdakao-Usansolo Ospitalean, TGEEZren Durangoko egoitza (Durangoko anbulatorioa), TGEEZren Gasteizko egoitza (Olagibel anbulatorioa, 4. solairua), TGEEZren Donostiako egoitza (Manuel Lekuona 1, behea), TGEEZren Bilboko egoitza (Etxaniz suhiltzailearen anbulatorioa), Arrasateko anbulatorioa eta Gernikako Ospitalean prestatutako puntu berria.

Emaile izan daiteke edozein emakume osasuntsu, aurreko hiru aste eta sei hilabete bitartean ama izan dena eta bere umetxoari bularra ematen ari dena zailtasunik gabe. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jarri harremanetan Euskadiko Ama Esnearen Bankuarekin, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara, 944579375 telefonoan edo bancolecheeuskadi@osakidetza.eus helbide elektronikoan; edo kontsultatu pediatrari, erizaintzako profesionalari edo emaginari.