Síguenos en redes sociales:

Zer eguraldi egingo du gaur?

Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira.

Zer eguraldi egingo du gaur?Pilar Barco

Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira, Euskalmet Euskal Metereologia Agentziatik azpimarratu dutenez. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, goi-hodeiren batekin. Hego/hego-mendebaldeko haizea ahul-bizi ibiliko da eta arratsaldean Kantauri isurialdean eki/ipar-ekialdekoa nagusituko da. Tenperaturan aldaketarik ez. Barnealdean izotz txikia egingo du, Arabako zenbait lekutan handia. 

Bihar ere goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodeien tarteekin. Hego-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira. Tenperatura maximoak gutxi igoko dira Kantauri isurialdean eta aldaketarik ez gainerako lekuetan. Izotz txikia egingo du Araban, eta baliteke zenbait lekutan handia egitea.

Eta ostegunean zerua hodeitsu egongo da, egunaren lehen partean erdi mailako hodeien eta goi-hodeien tarteekin. Hegomendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, egunaren lehen partean bolada gogor batzuekin haizeguneetan; arratsaldean ipar-osagaikoa nagusituko da kostaldean. Tenperatura minimoak nahikoa igoko dira. Tenperatura maximoak gutxi jaitsiko dira Kantauri isurialdean eta gainontzekoetan aldaketarik ez. Arabako zenbait tokitan izotz txikia egin dezake. 

Azkenik, ostiralean "zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txikiak botako ditu. Hego/hego--mendebaldeko haize ahulbizia ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez", ondorioztatu zuten Euskalmetetik, Euskal Metereologia Agentziatik, egindako balorazioen arabera.