Ertzaintzak jakin duenean Donostiako ikastetxe batzuetako DBHko ehunka ikasle gonbidatu dituztela eduki “erabat desegokia” duten Whatsappeko txat-taldeetara, Informazioaren Teknologietako Delituen Ikerketa Kriminaleko Atal Nagusitik jarraibide batzuk eman dituzte familientzat eta irakasleentzat, era horretako egoerak saihesteko helburuarekin.

Lehenik eta behin, gomendatzen da salaketa jartzea gure seme-alaba ustezko delitu baten biktima izan dela jakin badugu, izan daitezkeen proba guztiak edo informazio guztia aurkeztuta.

Gainera, Ertzaintzatik behin berriro ere eskatzen da komeni dela adingabeak jarraibide batzuez jabearaztea era horretako delituen biktima izan ez daitezen:

Ez eman informaziorik ez datu pertsonalik Internet bidez ezezagunei.

Ez sartu taldeetan erabiltzaileak nor diren ez badakizu.

Ez argitaratu eduki sexualeko irudirik.

Ez argitaratu komentario arrazista edo xenofoborik, ez eta gorrotoa eragin dezakeen bestelakorik ere.

Ez eman informazio pertsonal gehiegi.

Ez eman hirugarren pertsonei buruzko informazio pertsonalik haien baimenik gabe.

Komeni da norberari buruz argitaratutako informazioa aztertzea.

Egiaztatu Interneten lagun gisa onartzen duzun pertsona ezagutzen duzula.

Edozein eratako zalantzak argitzeko, Informazioaren Teknologietako Delituen Atal Nagusiko agente adituek artatzen duten postontzi elektroniko bat jarri dugu behar duenaren eskura: delitosinformaticos@ertzaintza.eus.

Azkenik, honako URL honetan aurkituko duzu Interneten biktimizatzea prebenitzeko oso baliagarriak diren gomendio batzuk:

https://www.ciberseguridad.eus/

https://www.zibersegurtasun.eus/