Uda sasoiko afekzio eta auto-ilarak saihesten
Eusko Jaurlaritzak, Aldundiak eta Irungo eta Hondarribiko udalek ontzat jo dute udan martxan jarritako operatiboaren emaitza, afekzioak murriztea lortu baitu
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, Ertzaintzak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak eta Irun eta Hondarribiko udalek balantze bateratua egin dute Biriatu-Behobia inguruan trafikoa kudeatzeko udan abian jarritako dispositiboari buruz. Oro har, eta aurten trafikoa orokorrean hazi egin den arren, koordinatutako dispositiboak auto-ilarak arindu ahal izan ditu eta hiriko trafikoa geldiaraztea saihestu da, erakundeen arteko lankidetzari esker. Erantzun-planean proposatutako neurri nagusiak Irungo Oinaurreko AP-8ko sarbidea ixtea planteatzen zuen, bai eta eragileen eta erakundeen arteko etengabeko informazioa eta komunikazioa ere, ekintza-esparru gisa. Inplikatutako erakundeek, hala, giza baliabideak eta baliabide materialak indartzen, areagotzen eta neurri berriak aztertzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute, etorkizuneko operazioei begira.
Horrela, trafikoen datuek proposatutako neurrien funtzionamendu ona berresten dute, eta, bi norabideetako trafikoaren bolumenaren hazkunde orokorraren testuinguruan, batetik, % 9,4ko igoera izan da Irungo ordainlekutik igaro diren ibilgailuen kopuruan; bestetik, Irun-Mendebaldeko sarreran murrizketa % 6koa izan da, eta Irun-Bentetako irteeran, aldiz, % 16,5ekoa. Maria Ubarretxena foru diputatuak adierazi duenez, "ibilgailuen fluxuei buruzko datuek argi eta garbi erakusten dute, oro har gora egin duen arren, sasoiko trafikoak ez duela Irun zeharkatu eta autobidea aukeratu dela iaz baino % 9,4 gehiago", hau da, 2023ko abuztuan 2022an baino 24.000 ibilgailu gutxiago sartu dira hiri barrura. Hala, diputatuak betetzat jo du aurten ezarritako dispositiboaren helburu nagusietako bat. "Afekzioek eta udan eskualdeko bide-pilaketek eragindako arazoek egoera konplexu baterako irtenbideak aztertzen jarraitzea eskatzen badute ere, uda honetarako adostutako dispositiboa urrats bat da norabide onean", eta erakundeen konpromiso irmoa da gaia bere konplexutasun osoan sakonki lantzea eta neurri eraginkorrak hartzen jarraitzea.
Oro har, trafikoak gora egin duen arren, abuztuan behera egin du Irunen sartu edo irten diren ibilgailuen kopuruak, eta Biriaturako noranzkoan izandako auto-ilarak % 33 murriztu dira batez beste. Era berean, Oinaurre 3 aldiz bakarrik itxi behar izan da, espero zena baino askoz ere kopuru txikiagoan, eta horrek agerian uzten du neurri horren eragina. Balantze orokorrak erakusten du paseko trafiko gehiena autopistatik igaro dela Irunera sartu gabe, eta nabarmen Behobiarantz, Irungo ordainlekuko trafikoa % 9,4 hazi baita eta Irun-Mendebaldea irteera erabili duten ibilgailuen kopurua % 6 murriztu baita. Irun-Bentetan ere gora egin du trafikoak, % 16,5, eta ez du eragin nabarmenik izan hiriko zirkulazioan.
Estíbaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak azpimarratu du oso garrantzitsua dela erakundeen arteko lankidetza hori, ibilgailu kopurua dela-eta udan inguru horretan planteatzen den erronkari irtenbidea aurkitzeko. Ildo horretan, "Eusko Jaurlaritzatik berriro diogu prest gaudela inplikatutako eragileak koordinatzen jarraitzeko, bide-pilaketen arazoei irtenbideak emateko. Koordinazio horrek Bide Segurtasunaren aldeko Euskal Itunaren helburuei erantzuten die. Itun hori iaz sinatu zen Euskadin, eta euskal errepide-sarearen arintasuna hobetzeko neurri zuzentzaileak eta prebentziozkoak ezartzearen alde egiten du", zuzendariak emandako azalpenen arabera.
Irungo Udalak, halaber, ezohiko operatibo bat jarri zuen martxan hirian, 10 egunez abuztuaren bigarren hamabostaldian. Hori Ertzaintzarekin, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzarekin eta Bide Azpiegituretako Sailarekin koordinatuta egin zen, eta, berritasun gisa, Trafiko Zuzendaritza Nazionalarekin (DGT) zuzeneko komunikazioa izan zen, bideko informazioa indartzeko. Jose Antonio Santano Irungo alkateak azaldutakoaren arabera, udal-dispositiboaren helburua Europa iparraldera zihoazen ibilgailuak autobidetik edo saihesbidetik birbidera ez zitezen lortzea izan zen, Irunen sartu gabe. Gakoa, azaldu duenez, hiriko sarreretako gune estrategikoetan trafikoa bideratzeko jarritako udaltzainen dispositiboa izan zen, batez ere Irunera zihoazen tokiko ibilgailuei lehentasuna emanez. Santanok zehaztu duenez, alde batetik, dispositiboa aktibatu zen aurreko egunetan, Kultura arloko ekitaldi-brigadak hesiak banatzeko, eta, abian jarritako operazioaren ondorioz, egunero 19 udaltzain egon behar izan ziren bidegurutzeak estaltzeko, baita bi ofizialorde ere. Guztira, agenteen 725 ordu batu ziren, eta aparteko ordutegien kostuak 36.000 euro ingurukoak izan ziren. Baliabide materialei dagokienez, aipatu behar da 103 hesi, 81 zuzendaritza- edota debeku-kartel eta 75 kono banatu direla trafikoa arautzeko.
Hondarribiko Udalak ere parte hartu du dispositiboan, eta, Igor Enparan alkatearen hitzetan, erakundeen arteko lankidetzaren eta koordinazioaren funtsezko lana nabarmendu dute, konponbide aurkitzen dituzten foroak eta guneak bultzatzen jarraitzeko prestutasun osoa erakutsiz.
Temas
Más en Actualidad
-
Alejandro Fernández, reelegido presidente del PP de Catalunya con el 97,5% de los votos
-
La IA, un aliado para los interioristas del siglo XXI
-
Euskadi rebaja la alerta por calor pero activa avisos por lluvias intensas este domingo
-
Esto es lo que cobrarás si te toca una mesa electoral: el BOE actualiza la remuneración