Odola eman nahi duzu?
Eusko Jaurlaritzak herritarrak animatzen ditu odola ematera bizitzak salbatzen jarraitzeko
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa Osakidetzaren mendeko zentroa da. Zentro horrek Euskadin odolaren eta ehunen hornidura eta erabilera egokia bermatzea du xede. Odolaren eta horren deribatuen tratamenduan eta ikerketan erreferentziako zentroa da Europan.
Xede hauek ditu gure erakundeak ...
... odol- eta ehun-ematearen eremuan erakunde berritzailea izatea, kalitateko kudeaketa-eredu baten bitartez. Eredu horrek nazioartean jarduten du eta odola eta ehunak atera, prozesatu eta biltegiratzeko teknologia berrienak erabiltzen erreferente da.
... gure gizartearentzat irekiak izatea, gizarteari irekita egotea eta herritarrekin etengabe harremanetan egotea. Horretarako, informazio argi eta gardenaren bitartez, konfiantza beharrezkoa sortuko dugu, Euskadiko osasun-sistema une bakoitzean beharrezkoak diren produktu hemoderibatuez hornitzea lor dezagun.
"Odola ematea oso erraza eta segurua da; ez du min ematen eta, uneoro, profesional espezializatuek lagunduta egongo zara. Ez dakarkizu inolako arriskurik; eta gaixoei, berriz, sendabidean aurrera egitea dakarkie", gogorarazten du Eusko Jaurlaritzak.
Odola emateko baldintzak hauek dira.
Odola eman dezakezu 18 eta 65 urte bitartekoa bazara (60 urte lehenengo aldiz balitz), 50 kg. baino gehiago pisatzen baduzu eta osasuntsu bazaude.
Emakumeek, urtean, hiru aldiz eman dezakete odola eta gizonek, askoz jota, lautan.
Odol emateen artean bi hilabete, gutxienez, pasatu behar dira.
Odola eman aurretik, segurtasunagatik, bai emailearentzat zein jasotzailearentzat, osasun elkarrizketa egiten da, eta emailearen tentsioa zein hemoglobina maila begiratzen da.
Temas
Más en Actualidad
-
El presidente serbio responde a las protestas con dimisión y candidatura a primer ministro
-
Page invita al PSOE a la autocrítica y a pensar también en el partido de "pasado mañana"
-
Udako liburutegiak irekiko dira ekainaren 29an Bilboko auzoetan
-
Israel ordena a sus tropas en Líbano prepararse para "una larga estancia" tras el acuerdo con Beirut