Europako Batzordeak Mission Label saria, Misioa zigiluarekin lotuta, eman dio Gasteizi 2030ean Hiri Adimentsuen eta Klimatikoki Neutroak diren Hirien Europako Misioan parte hartuko duen hirietako bat delako. “Sari berri hau esparru guztietan beti jasangarritasunaren lehen postuetan egoteko Gasteizek dituen gaitasunei eta joan den mendearen amaieratik gaur arte gobernu-talde guztiek, Udaleko langileek eta gure hiritarrek sendo egindako lan bikainaren aitortza da”, aipatu du Gasteizko alkate Maider Etxebarriak hiriari beste sari bat eman diotela baieztatu ondoren.
Hala, Gasteiz izango da zigilu hori lortu duten Espainiako lehen 5 eta Europako lehen 10 hirietako bat. Horri esker, jasangarritasunari dagokionez helburu handienak dituen hirietako bat izaten jarraituko du eta, zalantzarik gabe, eskualde, Estatu, Europa eta nazioarte mailan eredugarri den hiria da.
Misioaren Zigilua da, batez ere, Hiriaren Akordio Klimatikoko prozesua arrakastaz amaitu izanaren aitorpena. Azken hilabete hauetan, dokumentuari integritate-kontrol zorrotza egin dio Misioen Plataformak eta, jarraian, 2023ko apirilean, Europako Batzordeari aurkeztu zioten hark berrikus zezan. Akordio Klimatikoa aztertu eta Misioen Kontseiluari (Mission´s Board) eta Batzordeko Misioen Jabeen Taldeari (Commission´s Mission Owners Group) kontsulta egin ostean, Misioaren Zigilua eman diote Gasteizi.
Egitasmo horretara aurkeztutako Europako 370 hiri baino gehiagotatik, Gasteiz izendatu zuten Misio Hiri bihurtzeko 100 hirietako bat. Ordutik, Hiriaren Akordio Klimatikoa (Climate City Contract) diseinatzen eta garatzen aritu da (Europako Misioan parte hartu ahal izateko funtsezko urratsa da). “Akordio Klimatiko honetan, bidezko trantsizio ekologikorantz eta digitalerantz bizkorrago eta urrunago aurrera nola egin dezakegun deskribatzea lortu dugu, beste hainbat hirik egin beharreko hiria finkatuz”, nabarmendu du Maider Etxebarriak.
Misioaren helburuak
Arabako hiriburua partaide den 2030erako Hiri Adimentsuen eta Klimatikoki Neutroak diren Hirien Europako Misioaren helburua da 2030. urterako ikuspegi klimatikotik neutroak eta adimentsuak diren 100 lortzea eta hiri horiek esperimentaziorako eta berrikuntzarako zentro izan daitezen eredugarri bihurtzea, 2050. urtera begira Europako hiri guztiei egin beharreko bidea erakuts diezaieten.
Helburu horiek lortzeko, Hiri Adimendun eta Klima-neutroen Europako Misioak tokiko agintariak, herritarrak, enpresak, inbertsiogileak, eta eskualdeko eta Estatuko agintariak barne hartuko ditu.