Osasuna, munduko osasuna. Hartu txertoa leloaren bidez, helburua da argi uztea "txertaketa dela tresnarik eraginkorrena bi gaixotasun horiei aurre egiteko". Osakidetzak bi gaixotasunen aurkako txertaketa bikoitza eskainiko du zita berean.
Txertaketa-kanpaina urriaren 9an hasiko da arrisku-taldeetako biztanleentzat (irailaren 25ean, egoitzetan bizi direnentzat).
Osakidetza hasiko da arrisku-taldeei gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoa jartzen. Taldeak hauek dira, funtsean.
- 60 urte edo gehiago dituztenak
- Gaixotasun kronikoren bat duten pertsonak: diabetesa, BGBK, kardiopatiak...
- Emakume haurdunak
- Osasunaren eremuko eta eremu soziosanitarioko profesionalak
Gainera, aurten gripearen aurkako txertoa jarriko zaie 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei.
Nola eskatu hitzordua?
Arrisku-taldeetako pertsonei emango zaie lehentasuna. Osakidetzaren hitzetan:
- Arrisku-talderen batekoa bazara, hartu zita eskatu hitzordua zure osasun-zentrora deituta, Osakidetzaren webgunearen bidez, edo 900 20 30 50 telefonora deituta (1. aukera).
- Arriskuko taldekoa EZ bazara eta gripearen aurkako txertoa hartu nahi baduzu: itxaron urriaren 30era arte. Eska dezakezu zita webgunearen bidez, osasun-zentrora deituta edo deitu 900 20 30 50 telefonora (1. aukera).
Zer da gripea eta zein dira sintomak?
Gripea birus batek eragiten duen arnas gaixotasun infekziosoa da. Erraz transmititzen da, eta azkar zabaltzen da (gure inguruan, udazkenean eta neguan, batik bat).
Gripea duten pertsonek honako sintoma hauetako batzuk izaten dituzte maiz: sukarra, eztarriko mina, mukiak, eztul lehorra, zefalea, muskuluetako mina eta nekea.
Zein dira inkubazio- eta kutsatze-aldiak?
Gripearen birusaz kutsatzen direnek sintomak hasi baino egun bat lehenagotik 3-7 egun geroago arte kutsa dezakete. Infektatutako pertsonek birusa kutsa dezakete, gaixotasuna edo sintomarik izan gabe ere. Haurrek sintomak hasten direnetik 7 egunera edo gehiagotara ere kutsa dezakete gripea.
Nola zabaltzen edo transmititzen da gripearen birusa?
Gripea pertsonatik pertsonara transmititzen da:
- Infektatutako pertsona batek hitz egitean, eztul egitean, doministiku egitean edo kantatzean askatzen dituen arnas tantatxoen bidez. Birusa transmititzeko biderik ohikoena da.
- Infektatutako pertsona baten tantatxoak edo jariakinak egon daitezkeen objektuak ukitu ondoren ahoa, sudurra edo begiak ukitzean.
Nori gomendatzen zaio gripearen aurkako txertoa hartzea?
Gripearen aurkako txertoaren kanpainak konplikazioak izateko arriskurik handiena duten pertsonak eta infekzioa transmititzeko arriskua dutenak du helburu batik bat. Horregatik, txertaketa honako biztanle-talde hauetan gomendatzen da batez ere:
- 60 urtetik gorakoei. Arreta berezia jarriko zaie egoitza itxietan bizi diren pertsonei.
- 6 hilabetetik 60 urtera bitarteko pertsonen artean, gaixotasunen bat izateagatik konplikazioak izateko arrisku handia dutenei.
- 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrak.
- Konplikazioak izateko arrisku handia dutenei gripea transmiti diezaieketen pertsonei: zaintzaileak, arrisku handiko pertsonekin batera bizi direnak.
- Osasun-langileei eta langile soziosanitarioei, bai eta funtsezkotzat jotako zenbait talderi ere.