‘Hiru Haundiak' mitikoa eta tradizionala hilaren 14an egingo da eta 1.000 partaide izango ditu
Manuel Iradier Txangolari Elkarteak antolatu du proba, Vital Fundazioa babesle nagusi duela. Euskadiko parke naturaletatik igaroko da eta hiru tontor altuenetara igoko dira lasterkariak: Gorbeia, Anboto eta Aizkorri
‘Hiru Haundiak' enblematikoak, Estatu osoko ultra-trail proben artean aitzindariak, bere une historikoa biziko du datorren urriaren 14an, 00:00etan, Murgian, hasiera ematen zaionean. Manuel Iradier Txangolari Elkarteak eta Vital Fundazioak XXIII. ‘Hiru Haundiak' lasterketaren xehetasun guztiak aurkeztu dituzte gaur goizean Vital Fundazioa Kulturunean: 1.000 izena emate (3.000 lagun baino gehiagok hartu zuten parte zozketan), 500 pertsona boluntariotzan, antolaketan eta laguntza-zerbitzuetan eta, goienean, Euskadiko hiru gailur altuenetatik igarotzea: Gorbeia, Anboto eta Aizkorri.
“Oso edizio berezia da, eta lasterketa hartuko duen eremu naturalak oso handi egiten du. Parte hartzen dutenek esan ohi dutenez, ‘Hiru Haundiak' ametsa da”, azpimarratu du Fernando Casi erakunde sustatzaile eta antolatzaileko presidenteak. Probaren erakunde babesle nagusia den Vital Fundaziotik nabarmendu dutenez, “garrantzi handia ematen diogu kirolari, bere bertsio guztietan, aukera osasungarria eta gure bizitzan zehar lagunduko diguten balioen berme baita. Gure erakundearen iritziz kirolaren ezaugarri esanguratsuak dira horiek eta lasterketa honek islatzen ditu. Diziplina, ahaleginaren kontrola, irmotasunez saiatzea, lehiakortasun osasuntsua, ingurumenarekiko errespetua eta gure lurraldeko mendirik enblematikoenetan ibiltzearen harrotasuna nahikoa arrazoi dira Hiru Haundiak probaren alde egiten jarraitzeko”.
‘Hiru Haundiak' probak 1987an ekin zion bere ibilbideari, eta 23. edizio honetan, gainera, euskal erakunde guztien batuketa aurkezten du. Vital Fundazioa buru duen laguntza historikoaz gain, Arabako Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza ere batu dira. Eta horrekin batera, probaren ibilbidea osatzen duten herriak, proba behar bezala garatzeko hain garrantzitsuak diren herriak, eta Manuel Iradier Txangolari Elkartea definitzen duen nortasun ikurra: ingurumenarekiko errespetu zorrotza. Izan ere, Aizkorri-Aratz, Urkiola eta Gorbeiako Parke Naturalak zeharkatzen ditu lasterketak, eta, horrek xehetasun txikiena zaintzera behartzen du, ingurumenean ahalik eta inpaktu txikiena izan ez dadin.
Urriaren 14ko hitzordua goizaldean hasiko da, hau da, 00:00etan, eta Murgiatik abiatuko da. Hortik aurrera, Gorbeiako igoerari ekin ondoren, lasterkariak Ubide (01:52), Otxandio (02:20), Urkiola (03:05), Anbotoko igoera (03:45), Landa (05:50) Usabakotzena (07:55), Aizkorriko igoera (09:51) eta Araiako lehenengo helmugatik (10:46) igaroko dira. Guztira, 101 kilometro Euskadiko gailurrik enblematikoenetara igotzeko eta inguru eder eta naturaletatik ibiltzeko.
Parte-hartzaile guztietatik, gehienak Euskadikoak dira, baita Estatuko beste eremu geografiko batzuetakoak eta atzerriko herrialdeetakoak ere ( % 11). Generoari dagokionez, emakumezko korrikalari kopuruak % 15 inguru egin du gora.
Azpimarratzekoa da, halaber, Manuel Iradier Txangolari Elkarteak, bere ingurunetik jasotzen duen babesa eskertzeko, Elikagaien Bankuarekin lankidetzan diharduela, eta Vital Fundazioak ere laguntzen dio erakunde horri. Izan ere, helmugako eremuan salgai izango diren Eusko Labeleko produktuen salmentatik bildutako dirua Elikagaien Bankura bideratuko da. halaber, anoa-postuetan prest izan diren eta kontsumitu ez diren elikagaiak ere helaraziko zaizkie. Helburua: hondakinik ez.
Temas
Más en Actualidad
-
Jaurlaritzak 3,35 milioi euro banatuko ditu arrantza ekoizleen erakundeen lehiakortasuna eta jasangarritasuna indartzeko
-
El presidente serbio responde a las protestas con dimisión y candidatura a primer ministro
-
Page invita al PSOE a la autocrítica y a pensar también en el partido de "pasado mañana"
-
Udako liburutegiak irekiko dira ekainaren 29an Bilboko auzoetan