Gasteizko eta Arabako hogeita hamar enpresa baino gehiagok egin dute bat Green Card txartel turistikoarekin
Ekimen honetara batu nahi duten establezimenduek udal-webgunearen eta ‘Green Tourism Card’ aplikazioaren bitartez egin dezakete
Gasteizko eta Arabako 34 enpresak egin dute bat Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak sustatutako Green Card txartel turistikoarekin. Urriaren 1ean jarri zuten martxan. Hala jakinarazi du Maria Nanclares Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren zinegotziak, udaletxean egin duten batzordean.
“Eskerrak eman nahi nizkieke lurralde osoko sektore turistikoa sustatzea xede duen proiektu honekin bat egin duten enpresei eta erakundeei. Gainerako eragileak Green Cardekin bat egitera gonbidatu nahi ditugu, sinergia oso interesgarriak sortzeko aukera ematen digun sustapenerako tresna baita”, nabarmendu du Nanclaresek. “Turismoaren datuak onak direnez orain, bisitariei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak azpimarratzeko unea da”, adierazi du.
Txartelak deskontuak eskaintzen ditu lurralde osoko bisita gidatuetan eta kultur eta aisialdi jardueretan, tokiko saltokietan egindako erosketetan eta jatetxe eta osatuetan.
Green Card txartelarekin bat egiteko kanpainak zabalik jarraitzen du proiektuan sartu nahi duten enpresa eta establezimenduentzat. Webgunearen edo app-aren bidez, “Eskatu enpresa gisa atxikitzea” gunetik, eragileek ekimenarekin bat egiteko aukera izango dute erabiltzaileei aplikatuko dizkieten deskontuak zehaztuta. Ohiko prezioaren gaineko % 5eko deskontua izan beharko da gutxienez.
Abantailen katalogoa www.greentouristcard.eus webgunean eta Green Tourist Card app-an dago ikusgai. Aplikazioa, gainera, iOS eta Android sistema eragileetarako deskarga daiteke.
Aipatutako bideetatik edo turismo-bulegoan txartela lortzeko, erabiltzaileek beren telefono mugikorreko zenbakia eman, besterik ez dute egin beharko. Ondoren, mugikorrean gorde edo inprimatu ahal izango duten QR kode bat sortuko da. Horixe bera izango da deskontuak lortu ahal izateko establezimenduetan erakutsi beharko dutena. Txartelak 7 eguneko balioa izango du zehaztutako hasiera-datatik.
Iraungi ondoren, ezin da txartel berririk eskatu hiru hilabete igaro arte.
Temas
Más en Actualidad
-
¿Continuidad o cambio? Tres voces expertas reflexionan sobre el futuro de la Iglesia con León XIV
-
Dos peritos de emergencias cargan contra Mazón por no haber asumido el mando el día de la dana
-
La IA, responsable de los avances más revolucionarios en reproducción asistida
-
Euskaraldia anuncia decenas de actos en el arranque de su cuarta edición