85 urteko eta gehiagoko biztanleak biztanleria osoaren % 0,4 izatetik % 4,1 izatera igaro da
Euskal AEn, ia 280.000 biztanle pertsona bakarreko etxeetan bizi dira, eta % 44,3k 64 urte baino gehiago dituzte
1976tik 2022ra bitarteko biztanleria-piramideak aztertuz gero, ikusten da 85 urteko eta gehiagoko biztanleak % 0,4 zirela 1976an, eta % 4,1 2022an, balio erlatiboetan, urriaren 1ean (igandea) Adinekoen Nazioarteko Eguna izango dela ospatzeko Eustatek landutako datuen arabera.
Euskal AEko biztanleriaren piramidea nahiko luzea da, eta aspaldian galdu zuen ezaugarri zuen forma triangeluarra. Horrek adierazten du bizi-itxaropena etengabe handitzen ari dela. Nabarmentzekoa da ondoz ondoko belaunaldien biziraupen-indizeak gero eta positiboagoak direla. Izan ere, 2022an ehun urteko 1.400 pertsona baino gehiago zeuden, eta haietatik % 86,2 emakumeak ziren.
Biztanleriaren piramideak aukera ematen du gizonen eta emakumeen adinaren araberako banaketa begi-kolpe batean ikusteko. Konpara ditzagun 1976ko eta 2022ko Euskal AEko biztanleriaren piramideak.
1976: Piramide-formako grafikoa. 65 urteko (jaiotza-urtea: 1910) eta gehiagoko biztanleak biztanleria osoaren % 8,3 ziren (171.161 biztanle); adin-talde horretan, 6 emakume daude 4 gizoneko.
2022ko uztailaren 1ean, 65 urteko eta gehiagoko 514.104 biztanle zeuden Euskal AEn, hau da, biztanleria osoaren % 23,5
2022ko uztailaren 1ean, 65 urteko eta gehiagoko 514.104 biztanle zeuden Euskal AEn (% 23,5); haietatik 294.287 (% 57,2) emakumeak ziren, eta 219.817 (% 42,8) gizonak. Talde horrek biztanleriaren % 22,1 osatzen du Araban, % 23,3 Gipuzkoan eta % 23,9 Bizkaian.
Adinekoen taldea 3 adin-talde txikiagotan banatzen badugu (65 eta 74 urte bitartekoak; 75 eta 84 urte bitartekoak, eta 85 urtekoak eta gehiagokoak), lehenik eta behin ikusiko dugu 85 urteko eta gehiagoko biztanleak 1976an biztanleria osoaren % 0,4 izatetik 2022an % 4,1 izatera igaro direla, balio erlatiboetan. 75 eta 84 urte bitarteko biztanleria ere nabarmen hazi da (1976an % 2,3 zen, eta 2022an % 7,6), eta gorabehera handiak ditu 65 eta 74 urte bitartekoen artean. Izan ere, aldiaren amaieran gora egin badu ere (1976an % 5,6 zen, eta 2022an % 11,4), beheraldi bat izan du (2005etik 2013ra), Gerra Zibilaren ondorengo urteetan belaunaldi haietan ugalkortasuna murriztearen ondorioz.
Euskal AEn, 279.814 pertsona bakarrik bizi ziren 2022ko uztailaren 1ean, biztanleriaren % 12,8, eta gehienak adinekoak ziren. Adina da Euskal AEn bakarrik bizi diren biztanleen ezaugarri nagusietako bat: % 44,3k (124.062 pertsona) 65 urte eta gehiago dituzte. 85 urteko eta gehiagoko biztanleak kontuan hartuz gero, 32.317 pertsona bizi dira egoera horretan, hau da, pertsona bakarreko etxeetan bizi diren pertsona guztien % 11,5.
Bakarrik bizi diren lau adinekotatik ia hiru emakumeak dira, zehazki % 72,9; adin-talde horretako biztanleria osoan, berriz, emakumeak % 56,8 dira. 84 urtetik gorako adin-taldean iristen da maila gorenera nagusitasun hori, emakumeak baitira bakarrik bizi diren adin horietako pertsona guztien % 81,1, hau da, 26.000 emakume baino gehiago, gehienak alargunak.
Temas
Más en Actualidad
-
¿Continuidad o cambio? Tres voces expertas reflexionan sobre el futuro de la Iglesia con León XIV
-
Dos peritos de emergencias cargan contra Mazón por no haber asumido el mando el día de la dana
-
La IA, responsable de los avances más revolucionarios en reproducción asistida
-
Euskaraldia anuncia decenas de actos en el arranque de su cuarta edición