Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, 2023ko maiatzaren aldean, Energiak % 4,7 egin du gora prezioetan. Bestalde, Bitarteko ondasunen prezioek % 0,4 egin dute gora, eta Ekipo-ondasunenek % 0,2. Kontsumo-ondasunen prezioek, aldiz, % 0,9 egin dute behera, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioetan izandako % 1,0ko jaitsieraren eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioetan izandako % 0,1eko jaitsieraren ondorioz.

Urtetik urterako terminoetan, 2023ko ekainean, 2022ko ekainaren aldean, prezioen hazkunderik handienak honako adar hauetan izan dira: Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez-metalezko batzuk (% 12,4), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 10,1), Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 9,9), Ura (% 8,9) eta Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 8,4). Urtetik urterako terminoetan jaitsiera handiena izan duten prezioak, berriz, honako adar hauetakoak izan dira: Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea (% 35,7); Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 16,1), eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 3,1).

Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 1,3 egin dute gora 2023ko ekainean, aurreko hilaren aldean, Eustaten datuen arabera. Ekaineko urtetik urterako tasak, zeinak azken hamabi hiletako industria-prezioen aldakuntza jasotzen duen, aldiz, % 5,9 egin du beherra.

Analisi zehatzago batek erakusten du honako hauek izan direla 2023ko ekainean prezioetan aurreko hilaren aldean jaitsiera nabarmenak izan dituzten sektoreak: Botiken fabrikazioa, prezioetan % 2,1eko jaitsiera izan baitu; Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza, % 1,5eko jaitsiera izan baitu; Ateratze-industriak, % 1,2koa; eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak, % 0,9koa. Prezioetan hiletik hilerako igoera nabarmenak izan dituzten sektoreak, berriz, hauek izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, % 7,9ko igoerarekin; Metalurgia eta produktu metalikoak, % 1,0ko igoerarekin eta Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa, % 0,8rekin.