Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak, Ana del Valen zuzendaritzaren pean, Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko udalek eta kuadrillek 2023. urterako sustatutako kultura ekimenak garatzeko dirulaguntzen deialdia ebatzi du, eta 79.774,31 euro eman dizkie haietatik 25i, hau da, iaz baino 2 gehiagori.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Arabako Foru Aldundiak jakinarazi zuenez, deialdiak bi modalitate zituen. Lehenengo modalitatea: diruz lagundu daitekeen aurrekontua 5.500 euro edo txikiagoa duten kultura proiektuak. 8 proiektuk jaso dute dirulaguntza, eta 9.035,58 euro banatuko dira. Zehazki, herri hauetako kultura proiektuak dira: Donemiliaga, Arraia-Maeztu, Bernedo, Urizaharra, Harana, Lagran, Zambrana eta Asparrena. Haiek guztiek 615 eta 2.480,50 euro bitartean jasoko dituzte.
Bigarren modalitatea: diruz lagundu daitekeen aurrekontua 5.500 euro baino handiagoa eta 20.000 euro baino txikiagoa duten kultura proiektuak. 17 proiektuk jaso dute dirulaguntza, eta 70.738,73 euro banatuko dira. Zehazki, herri hauetako kultura proiektuak dira: Barrundia, Burgelu, Arabako Mendialdeko Kuadrilla, Elciego, Zuia, Urkabustaiz, Dulantzi, Okondo, Kuartango, Aiara, Lantaron, Kanpezu, Gaubea, Amurrio, Erriberagoitia, Artziniegako eta Zigoitia. Haiek guztiek 1.695 euro eta gehieneko 7.000 euro bitartean jasoko dituzte.
"Deialdian 32 eskaera aurkeztu ziren, eta, beraz, 7 ukatu edo ezetsi egin dira hainbat arrazoirengatik", ondorioztatu zuten Arabako Foru Aldundiatik.