Ertzaintzak eta udaltzaingoek areagotu egingo dituzte Euskadin abiadura kontrolatzeko kanpainak
Kontrolak uztailaren 10etik 16ra bitartean indartuko dituzte Euskadiko bide-sareko errepide eta kaleetan
Eusko Jaurlaritzak areagotu egingo du abiaduraren kontrola, uztailaren 10etik 16ra bitartean gauzatuko diren kanpainekin.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailetik azaldu dutenez, Ertzaintzak, udaltzaingoarekin lankidetzan, abiadura-mugak betetzen diren zainduko du, Euskadiko errepide-sareko istripuen tasa eta zaurituen eta hildakoen kopurua murrizteko. Kontrolak, edonola ere, prebentziozkoak izango dira, eta abiadurari lotutako arriskuko bide-zatietan egingo dira, bai eta ezarritako muga gaindituta zirkulatzen den eta istripu-tasa handia dagoen puntuetan ere.
"Egiaztatuta dago abiadurak zerikusi zuzena duela trafiko-istripuen kaltegarritasunarekin. Abiadura handian gidatzen denean, ezbeharren kopuruak eta horien larritasunak gora egiten dute modu esponentzialean. Gainera, kontuan izan behar da zenbat eta handiagoa izan abiadura orduan eta distantzia handiagoa behar dela ibilgailua gelditzeko",esan eta gaineratu dute Ertzaintzatik."Kalkulatzen da, batez beste, 120km/h-an zirkulatzen bada, futbol-zelai batena baino distantzia handiagoa beharko dela gelditzeko".
Abiadura kontrolatzeko kanpaina horiek trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko aurtengo urterako programatu diren 45 kanpainen egutegiaren barruan da.
Hala, Eusko Jaurlaritzak lanean jarraitzen du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideetan izandako istripuen kopurua murrizten jarraitzeko.
Izan ere, urte osoan Ertzaintzak istripuak prebenitzeko hainbat kanpainatan lan egiten du, kanpaina desberdinak izaten dira.
Temas
Más en Actualidad
-
Una jueza rechaza las cautelares solicitadas por Ortega Smith contra su expulsión de Vox
-
Art & Music Summer Edition hasiko da asteazken honetan Guggenheim Bilbao Museoaren terrazan
-
Las dudas éticas frenan a los periodistas vascos en el uso de la IA
-
Los gobiernos vasco y español tienen “muy avanzados” los acuerdos para la Junta de Seguridad