2023ko lehen hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 6,7 egin dute gora, 2022ko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, igoera % 2,6koa izan da.
Inportazioen prezioek joera bera izan dute; izan ere, % 1,1 egin dute gora urte artean, eta % 0,3, 2022ko lehen hiruhilekoaren aldean.
Esportazio “energetikoen” prezioek % 8,3 egin dute gora, aurreko urtearekin alderatuta, eta “ez-energetikoenek”, % 7,3. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, ondasun “energetikoen” prezioek % 7,7 egin dute gora, eta “ez-energetikoenek”, % 2,9.
Inportazioen kasuan, produktu “energetikoen” prezioen indizeak % 6,1 egin du behera urte arteko tasan, eta “ez-energetikoenak”, % 3,3 gora. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezio “energetikoek” % 1,4 egin dute behera, eta “ez-energetikoek”, % 1,2 gora. Ondasunen helmuga ekonomikoaren araberako sailkapenari dagokionez, Kontsumo-ondasunen, Tarteko ondasunen eta Kapital-ondasunen esportazioen prezioek aurreko urtearekin alderatuta izan duten igoera nabarmentzen da (% 13,2, % 5,8 eta % 3,8, hurrenez hurren). 2022ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, egiaztatzen da, era berean, prezioek gora egin dutela hiru sektoreetan: Tarteko ondasunek % 2,5 egin dute gora, Kontsumo-ondasunek % 3,3 eta Kapital-ondasunek % 1,6.
Analisia inportazioetara bideratuta, urte arteko konparatiban behera egin duten bakarrak Kontsumo-ondasunen prezioak direla ikusten da (–% 0,1). Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 0,0ko tasa izan dute. Bestalde, beste bi ondasun-motak, Tarteko ondasunak eta Kapital-ondasunak, igo egin dira aurreko urtearekin alderatuta, % 0,4 eta % 13,7, hurrenez hurren, bai eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta ere, % 0,1 eta % 3,3, hurrenez hurren.
Esportazioak zer arlo ekonomikotara bideratzen diren kontuan hartuta, prezioek, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, gora egin dute eremu guztietan. ELGAn % 2,2 egin du gora, EB-28n eta Eurogunean % 2,1 eta Munduko gainerakoan % 4,2. 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, joera errepikatu egin da: igoera esanguratsuak izan dira arlo ekonomiko guztien prezioetan, eta Munduko gainerakoa eta ELGA nabarmentzen dira (% 7,1 eta % 6,7, hurrenez hurren); gainerako eremuak daude ondoren, hurbil. Hala, EB-28k % 5,9ko hazkuntza-tasa izan du eta Euroguneak % 5,5ekoa.