Mendekotasunen arloan lan egiten duten hamalau erakunde elkartu dira Unad Euskadi sortzeko. 

Sarea osatzen duten erakundeek bildutako datuen arabera, prebentzioaren esparruan, 35.000 adingabe eta nerabe eta 34.000 familia baino gehiagorekin lan egiten dute. Aurkezpen ofiziala Unadek, estatu mailako Adikzioen Arretarako Sareak, Bilbon antolatu zuen mintegiaren barruan egin da. Mintegiaren izenburua Adikzioak dituzten pertsonen arreta: Eredu batetik haratago izan da, eta bere helburua, esku-hartze integralaren inguruan eztabaidatzea izan da, adikzioak dituzten pertsonen arretan sakontzeko eta aurrera egiteko, batez ere. Jardunaldia hori, Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritzak finantzatu du, eta esperientziak trukatzeko gune gisa balio izan du, adikzioen saretik zein beste arreta-erakunde batzuetatik parte hartu duten 100 pertsona baino gehiagoren artean.

Egunean zehar, hainbat mahai inguruak izan dira, eta horiei esker, Europako adikzioen arloko arreta-ereduen egoera ezagutu ahal izan da, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan adikzioak dituzten pertsonen arretan, planteatzen diren zailtasunak, aukerak eta erronkak aztertu ere. Elkarte berri horren aurkezpenean baloratu zutenez, Luciano Poyato presidenteak gertaera historikoa dela baloratu zuen, eta nabarmendu zuen lurralde-mendekotasunen sare hori arduratuko dela mendekotasunak agenda sozialean, politikoan eta mediatikoan jartzeaz, eta arazo horrekin bizi diren pertsona guztiei ahotsa emateaz, “ikusezinak izateari utz diezaioten eta gainerako herritarrak bezala bizi ahal izan daitezen”.