Lidergo-postuetan emakumeak bultzatzeko beharra
Emakundek lidergo feminista eraldatzailea aldarrikatu du UPV-EHUko udako ikastaroan
Emakundeko zuzendariak, Miren Elgarrestak, UPV-EHUren Emakumeen lidergo eraldatzaileak berdintasunezko gizarte bat lortzeko udako ikastaroaren hasieran aldarrikatu du gizarteak emakume gehiago behar dituela erabaki- eta lidergo-postuetan, “ez bakarrik justizia sozialagatik, baita boterea gauzatzeko modu zaharren inertziarekin jarraitzea saihesteko ere”.
Emakundeko zuzendariaren iritziz, “emakume gehiago izatea, begirada anitza, aberatsagoa eta osoagoa izatea da, osatzen duten pertsona guztiak ordezkatuko dituen gizarte hobea eraikitzeko”. Haren esanetan, “ez da erabakiak hartzeko postuetara iristea denak berdin jarrai dezan, gizarte justuago bat eraikitzeko baizik”.
Emakundek hamarkada bat baino gehiago darama udako ikastaroak egiten, Elgarrestak gogorarazi duenez, eta gaurko eta biharko antolatutako ikastaroan, emakume-sareen hainbat ekimen aurkezten ari dira, hala nola Basqueskola, Emakundek eta EUDELek bultzatzen duten emakume hautetsien jabekuntza eskola; EnpresariAK Euskadiko Emakume Enpresari, Zuzendari eta Profesionalen Federazioa; edo Akademe, UPV/EHUko emakume akademikoen lidergorako programa, besteak beste. Ildo horretan, Elgarrestak nabarmendu du emakumeen aliantzen garrantzia, emakumeen sareak sortzea garrantzitsua baita “oztopoei aurre egiteko, gure ahalduntzea bultzatzeko, gure ahotsa indar handiagoz entzunarazteko”.
Emakundeko zuzendariak gogorarazi duenez, emakumeak behar bezala prestatuta daude, Euskadin goi-mailako ikasketak dituzten pertsonen % 60 baitira, baina oztopo askori aurre egin behar diete, eta “oztopo horiek ez dira beti ikusten edo erraz antzematen, hala nola kristalezko sabaiak, zoru itsaskorrak, zainketen gainkarga, konfiantza-arrakala”.
Gogorarazi duenez, “gizarteak oraindik ere boterea gizonen kontu bezala ikusten du; oraindik ere emakumeei (eta eurek beren buruari) perfekzioa eskatzen zaie erantzukizun-postuetara iristeko; eta haurrek jasotzen dituzten mezuetan oraindik mutilen lidergoa indartzen da; eta anbizioa sozialki zigortuago dagoen emakumeen artean”. Horren aurrean, “emakumeek beren ahalmen guztia berdintasunean garatu ahal izateko beharrezko baldintzak sortu behar ditugu”.
Temas
Más en Actualidad
-
El joven detenido por el caso de la menor quemada en Gran Canaria queda libre: fue fortuito y quiso ayudar
-
Sánchez se enfrenta este miércoles en el Congreso a preguntas sobre la estabilidad del Gobierno
-
Elias Querejeta Zine Eskolak 12 herrialdetako 45 ikasle izango ditu ikasturte berrian
-
Piden tres años de prisión a un policía de Santander por consultar datos de una víctima de violencia de género