"Bakoitzak bere bizitza kudeatzeko duen eskubidea errespetatzeak esan nahi du gai den pertsona orok, hertsapenik gabe eta behar bezala informatuta, eskubidea duela tratamendu jakin bat onartzen duen ala ez erabakitzeko, hau da, erabakitzeko zer jotzen duen bere buruarentzat egokitzat, nahiz eta batzuetan medikuen iritziekin bat ez etorri".  

Gaixorik egonik beren iritzi propioa adierazteko ezintasuna duten pertsonen eskubide hori babesteko modurik onena Aurretiazko Borondateak dira, (aurretiazko jarraibideak, aurretiazko gidalerroak edo bizi-testamentuak ere deitzen zaie). Aurreztiako borondateak prozesu bat dira, non pertsonak planifikatzen duen, bereziki bere kabuz erabakitzeko gai ez den unerako, zer osasun-zainketak jaso edo baztertu nahi dituen etorkizunean, Osakidetzak azaltzen duenez.

Aurreztiako Borondateen helburu nagusia da ziurtatzea ezen pertsona gaixo horrek erabakietan parte hartzeko gaitasuna galtzen duenean (konortea galdu duenean, dementzia aurreratua dagoenean, etab.), ematen zaion osasun-arreta aldez aurretik adierazitako lehentasunen araberakoa dela. Erabakiak hartzeko gaitasuna galdu egiten da, bereziki, biziaren amaierari lotutako prozesuetan; etapa horretan, pertsonen eskubideak eta duintasuna lege bidez daude bermatuta EAEn.

"Bigarren mailako helburuak dira osasun-arloko erabakiak hartzeko prozesua hobetzea, gaixoaren ongizatea optimizatzea eta haren hurbilekoen kargak arintzea. Aurretiazko Borondateak tresna erabilgarria dira hala gaixoarentzat eta bere hurbilekoentzat nola profesionalentzat, lagungarriak baitira elkarrekin hobeto komunikatzeko eta asistentzia-harremanak hobetzeko", azpimarratzen du.

"Osasun-harremanaren testuinguruan, pazienteek ahoz adieraz dezakete beren borondatea, haien historia klinikoan jasotzeko; nolanahi ere, pazientearen borondatea edozein egoeratan beteko dela ziurtatzeko modurik onena da Aurretiazko Borondateen Dokumentuen bidez egitea da", ondorioztatu du.