BILBO. Jaiotzak amaren adinaren arabera banaturik, 30-34 urteko amen taldea nagusi izan zen, erditzeen %37,9rekin. Ondoren, goragoko taldea kokatu zen, 35-39 urtekoa (%32,8), eta jarraian 25-29 urtekoa (%14).

Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtetik behera amatu zirenak %5,4 izan ziren, eta 40 urte edo gehiagorekin amatu zirenak %9,9.

Iazko hirugarren hiruhilekoan ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien %42 izan ziren, 2016ko aldi berean %43,1 izan ziren bitartean. Amen batez besteko adina 33,4 urte izan zen; ezkonduen artean 33,8 urte izan zen, ezkongabeen artean 32,6 urte eta dibortziatuen artean 36,6 urte.

Joan den urteko uztail, abuztu eta irailean EAEn ama izan ziren emakumeen arteko %22,9 atzerritarrak izan ziren.

Ehuneko horren gainetik Araba kokatu zen (%31,9), eta azpitik Gipuzkoa (%22) eta Bizkaia (%20,4). Ama izateko adina ezberdina da naziotasunaren arabera: atzerritarrena 30,9 urte izan zen batez beste, eta espainiarrena 34,1 urte.

Jaiotza hurrenkeraren arabera, 2.224 lehen haurrak izan ziren iazko hirugarren hiruhilekoan, 1.695 (%38,3) aurretik beste haur bat zegoen familietara heldu ziren, eta hirugarren eta ondorengoak %11,4 izan ziren.

Aurreneko haurra izandako emakumeen kopurua %9,6 jaitsi zen aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, bigarrenarena %6, eta ondorengo seme-alabena %1,4.