Urrezko Zeledonen plazan egingo dute Lan ta Lan 2024 Udaberriko Artisautzako Azoka gaurtik hasi eta apirilaren 7ra arte. Ekimena Arabako Artisautza Bultzatzeko Elkarteak, ARTISAUk, bultzatu du Vitoria-Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Sailarekin laguntzarekin.

Azoka Arabako artisautzarako erreferentziazko gunea da. Bertan, artisauek beren tailerretan egindako lanak kalera gerturatzen dituzte, tokikoa, kalitatezkoa eta jasangarria den produktuaren aldeko apustua eginda. Sektoreko 14 profesionalek hartuko dute parte.

Ehungintzan duten know-howa erakutsiko dute “Flamenca y morada”, “Ekhilote” eta “Maryahermoso” etxeek, eta bitxigintzan, “Qordata” eta “Lalanne Joyas” enpresek, adibidez. Egurrarekin landutako artisautzaren ordezkari gisa, “Egur lanak” eta “Egurra Ukitzen” izango dira (azken horrek erretxina ere lantzen du).

Azokara hurbiltzen direnek “Taller Bio-Bio”ren larrukigintzako produktuak, “Kuia Lámparas de Calabaza”ren artisau-lanparak eta “Sacotermia”ren zaku termikoak ere erosi ahal izango dituzte.

Eta geure buruak zaintzeko, ez dago ‘Pomada Delapura”ren kosmetika eta “Lamia”ren biokosmetika baino hoberik.

Ez dira faltako “Amaya Barahona” (ilustrazioa eta estanpazioa) eta “89 grado libros” (koadernaketa) standak ere.

“Gasteiztarrak eta bisitan datozkigunak Lan ta Lan 2024 Udaberriko Artisautzako Azokan barneratzera gonbidatu nahi ditugu. Mimoz egindako produktu paregabeak eskuratzeko aukera ezin hobea da. Martxoaren 27tik apirilaren 7ra Gasteizko Urrezko Zeledonen plazan egongo da zabalik”, adierazi du Maria Nanclares Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotziak.

Azoka jendearentzat irekita egongo da goizez 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara.

Lan ta Lan Udaberriko Azokak kultur programazio propioa izango du eta ostiralean, martxoaren 29an, hasiko da 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako “Larruzko diru-zorroen tailerrarekin”, 19:00etatik aurrera.

Larunbatean, martxoaren 30ean, Lan ta Lan azokak ipuin-kontaketa antolatu du, Veruca cuentos infantilesekin (haurrentzako ipuinak), 13:00etan. Eta arratsaldean, “Cómo tú quieras” taldearen kontzertua izango da, 18:00etan.