GOFE - Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Administrazio Kontseiluak (Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Politiken Sailari atxikitako erakunde autonomoa) epea ireki du 2024an zehar Arabako lurralde historikoan gizarte zerbitzuetako jarduerekin zerikusia duten prestakuntza ekintzak antolatzen dituzten irabazteko xederik gabeko elkarte, fundazio eta entitate pribatuentzako dirulaguntzetarako izena emateko.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Arabako Foru Aldundiatik azpimarratu zuten bezala prentsa-ohar baten bitartez, "GOFEk 40.000 euro esleitu ditu deialdi publiko horretarako, gizarte zerbitzuekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi, biltzar eta mintegiak antolatzeko".

Zein da deialdi honen helburu nagusia? "Baliabideak ematea", hain justu

Deialdiaren xedea da baliabideak ematea gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten entitateei. Izan ere, entitate horiek lurralde historikoan prestakuntza ekintzak antolatzen dituzte senideak, profesionalak eta gizartea oro har ohartarazteko entitate horiek osatzen dituzten kolektiboek bizi duten errealitateaz eta haien bizi kalitatea hobetzeko dauden gizarte, osasun, lan eta irisgarritasun neurrien berri zabaltzeko.

Eskabideak aurkezteko epea, noiz arte?

Ildo beretik, Arabako Foru Aldundiatik gaineratu zutenez, "eskabideak aurkezteko epea apirilaren 22an amaituko da", eta honako helbide honetan aurkeztu beharko dira: sede electrónica.

Informazio guztia Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean kontsulta daiteke, bertatik ondorioztatu zuten bezala.