BILBAO. Duela bi urte ikusmena galduzuen, baina zorigaitz horrek ez zuen LilyEdwards gaztea bere pasioetatik aldendu. Adore honen lekuko duguYoutubeko YesterdayWishes kanala, zeinetan neskatoak tutoretza-bideoenbitartez milakajarraitzaileri zelan makillatu erakusten dien.Kosmetikarekiko duen grinak eta borondateak moda blogaria bihurtudute Edwards.

Ukimena, aliatu onena

Bere hatzak ikuskari zorrotzenakbihurtu ditu Edwardsek. Azaldu duenez, ukimenaren bitartez buruzikasi zituen aurpegiko fakzio guztiak. Bainazelan lortzen du makillatzea? Ikusmena galdu zuenetik ukimenarenzentzumena areagotu zaio. Nahitaez bere aurpegia ezagutzerabaldintzatuta ikusi zelarik, begiaren forma ikasteraino iritsi zen.Berdina geratu zitzaion esaterako, horren gorrotatuak ditugunaurpegiko inperfekzioekin

Youtubeko kanalaren bitartez,gazteak zur eta lur uzten ditu ikusleak doitasun bikainarekin begiketuen efektua lortzen duenean, ondo geratu zaion edo ez esateko inoringuruan behar barik. Produktuaksail desberdinetan ordenatutako antolamenduarekin eta brailleidazketan idatzitako etiketekin baliatuz, laguntzarik onenateknologia dela dio Edwardsek.

Makeup artista profesionala bilakatzea gustatuko litzaiokeela aitortu duEdwardsek. Berezko talentu naturala duela ezin ukatu behintzat.