Hildakoen kopuruak behera egin du, baita koronabirusak eragindako heriotzen datuak ere. Euskal Estatistika Erakundeak egindako azken txostenaren arabera, heriotzen ia %3 gutxiago izan dira.

Hala, eta ildo beretik jarraituz, 2021eko laugarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan 6.111 heriotza izan dira, aurreko urteko aldi berean baino % 2,8 gutxiago. Hiruhileko honetan, 2020ko hiruhileko berean baino 173 heriotza gutxiago izan dira, baina aurreko 10 urteetako -2010 eta 2019 bitartean- batez bestekoa baino 854 gehiago. 2020aren aldean izan den beherakada horren kausa, nagusiki, covid-19aren ondorizko heriotzak % 73 jaitsi direla izan da. "Hala ere, covid-19ak eragindako heriotzaz bestelakoek % 10,4 egin dute gora 2021eko laugarren hiruhilekoan, 2020ko aldi beraren aldean", azpimarratu dutenez txostenean. Lurraldeen arabera, Gipuzkoa da nabarmenena; bertan, heriotzek hiruhileko honetan % 7,5 egin dute behera, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Bizkaian, % 0,6 egin zuten behera eta, Araban, % 1,3 gora. Sexuaren arabera, 3.110 emakume eta 3.001 gizon hil ziren; alegia, % 0,8 egin zuen gora heriotzak emakumeetan eta % 6,2, behera, gizonetan. "Hiruhileko honetan izan diren heriotzen artean, 6 urtebetetik beherakoak izan ziren eta 100, ehun urtetik gorakoak", erantsi dute. Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren; 1.701 eta 1.589 heriotza, hurrenez hurren. Alegia, bi horiek heriotzen % 53,8 izan ziren. Heriotzaren hirugarren kausa arnas sistema da, 426 kasurekin (% 7). Nerbio- eta digestio sistemen kausek eragindako heriotzak % 6,8 eta % 5 izan ziren, hurrenez hurren. "Laugarren hiruhilekoan, 261 heriotza izan ziren covid-19aren ondorioz, hau da, heriotza guztien % 4,3. 2 taldetan sailkatzen dira: 257, egiaztatutako covid-19aren ondorioz, eta 4, ustezko covid-19aren ondorioz. Gainera, beste 31 heriotza izan ziren, eta, haietan, covid-19a egiaztatutako heriotza-kausetako bat izan zen, baina ez zen funtsezko kausa izan", gaineratu dute.

Lurraldeka, zifrarik altuena Gipuzkoari dagokio (128), ondoren Bizkaiari (109) eta Arabari (24). Hiriburuei dagokienez, Bilbo nabarmentzen da (29), ondoren Donostia (24) eta Gasteiz (17). Irun (11) eta Barakaldo (10) ere nabarmentzen dira. Gizonen heriotza kopurua (151) emakumeena (110) baino handiagoa izan zen; adinaren arabera, "nabarmentzekoa da koronabirusak eragindako heriotzen % 90,8 60 urtetik gorakoen artean izan zela, eta % 55,9, 80 urtetik gorakoen artean", erantsi dute.

Zenbaki eta xehetasun horiekin guztiekin, heriotzak, oro har, ia %5 jaitsi dira, txosten horretan ondorio gisa adierazi dutenez. "2021eko behin-behineko datuen arabera, 23.073 heriotza izan ziren; haietatik, 11.563 gizonak izan ziren eta 11.510, emakumeak. 2020aren aldean, heriotzen kopurua % 4,8 jaitsi zen. Lurraldeka, ehuneko hori % 9,1ekoa izan zen Araban, % 5,7koa Bizkaian eta % 1,6koa Gipuzkoan. Nabarmentzekoa da heriotzak % 7 areagotu direla 2019aren aldean", adierazi dute. Iaz izan ziren heriotzen artean, 35 urtebetetik beherakoak izan ziren; balio hori 2020koa baino baxuagoa da, izan ere, orduan, urtebeteko 39 hil ziren. Bestalde, 100 urteko edo gehiagoko 336 pertsona hil ziren, 2020an baino lau gehiago. "2021eko behin-behineko datuak kontuan hartuta, Euskal AEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan da; izan ere, heriotzek gainditu egin zituzten jaiotzak (8.826 pertsona gehiago). Lurraldeka, Bizkaian biztanle kopurua gutxitu egin zen (5.543 biztanle gutxiago), Gipuzkoak 2.682 biztanle galdu zituen eta Arabak, 601", ondorioztatu dute Eustatetik heriotzen estatistika txostenean.

Datuak. 2021eko laugarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan 6.111 heriotza izan dira, aurreko urteko aldi berean baino % 2,8 gutxiago. Hiruhileko honetan, 2020ko hiruhileko berean baino 173 heriotza gutxiago izan dira, baina aurreko 10 urteetako -2010 eta 2019 bitartean- batez bestekoa baino 854 gehiago. 2020aren aldean izan den beherakada horren kausa, nagusiki, covid-19aren ondorizko heriotzak % 73 jaitsi direla izan da. "Hala ere, covid-19ak eragindako heriotzaz bestelakoek % 10,4 egin dute gora 2021eko laugarren hiruhilekoan, 2020ko aldi beraren aldean", azpimarratu dutenez txostenean. Lurraldeen arabera, Gipuzkoa da nabarmenena; bertan, heriotzek hiruhileko honetan % 7,5 egin dute behera, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Bizkaian, % 0,6 egin zuten behera eta, Araban, % 1,3 gora. Sexuaren arabera, 3.110 emakume eta 3.001 gizon hil ziren; alegia, % 0,8 egin zuen gora heriotzak emakumeetan eta % 6,2, behera, gizonetan, azaldu dute Euskal Estatistika Erakundetik.