Araba Euskaraz Arabako euskaldunen topaketa eta jairik handiena da, aurten inoiz baino indartsuago itzuliko dena, euskara eta kultura biziberritzeko pentsatutako jardunaldi eta jarduerez beteta. Hasieratik, ekitaldi hau Arabako euskaldunen batasunaren ikur izan da, beti ere euskararen erabilera normalizatu eta indartzeko asmoz, eguneroko bizitzako alderdi guztietan. Urteetan zehar milaka lagun bildu ditu ekintza eta ospakizunetan, herri eta auzoetako euskaltzaleen artean elkarlan eta alaitasun giroa sortuz, jendea euskara naturaltasunez maitatzera eta erabiltzera motibatuz. Aurten ere, ekitaldia Gasteizen oaspatuko da, Mendizorrotza, Prado eta Armentia ikastolan, hain justu.
Jai hori egun osoan ospatuko da eta hiru jarduera eta eremu izango ditu. Hasierako inaguruzioa 10:00etan izango da baina gainerako jarduerak 11:00etatik aurrera hasiko dira. Jaia funtsezko hiru eremuetan banatuko da. Lehen eremua lautada gunea (Armentia Ikastolan) izango da, bigarren eremua mendia gunea horia kolorekoa (Mendizorrotzan) eta, azkena, hirugarren eremua, erreka gunea (Prado kalean) izango da lerro hauekin batera agertzen den irudian (mapan) agertzen den bezala. Programazioan agertzen den bezala, egunean zehar, musika izango da protagonista eszenatoki ezberdinetan.
Araba Euskaraz 2025 jai, kultura eta aldarrikapen topaketa handia izango da, eta euskara herritar guztiekin ospatuko da
11:00etan, Bertxilikarekin Bertsotan! bertso ikuskizuna hasiko da, Bertxilika eskolak eskainia. Ondoren, herri kirolen erakustaldiak izango dira 12:00etan, eta Etengabe Txoua! Arabako ikastoletako ikasleen eskutik, 12:30ean. 14:00etatik aurrera, Gora Musika! izango da entzungai, eta arratsaldean, Araba Euskaraz Dantza Plazan,15:30ean, eta Go!azen karaokea, 17:00etan, guztia lehen lautada gunean. Beste adibide batzuk aipatzearren, eta beste eremu batean, Mendia gunean hain justu, kontzertuak izango dira eguerditik aurrera: Trikoma (12:00), Marte Lasarte (13:30), Modus Operandi (15:00), Rosamari (16:30) eta Monkey Tximino (18:00). Haurrentzako eta familientzako proposamen ugari egongo dira barrutiko hainbat gunetan.
Erreka gunean, 11:00etatik 14:00etara, tailer sortzaileetan parte hartu ahal izango dute, hala nola horma-irudi kolektibo bat edo eskumuturrekoak egiten, eta, gainera, egun osoan puzgarriak eta jolasak izango dituzte, hala nola Euskaltelen Kukaña bizikletaz. Zerbitzu eskaintza zabala ere izango du ekitaldiak: jateko eta edateko guneak (paellak, hanburgesak, izozkiak, etab. ), denda ofizial bat, tonbola, komunak, puntu morea, Eusko Label produktuen postuak, truke gunea (Iturria Diru Trukea), besteak beste. Hala, Araba Euskaraz 2025 jai, kultura eta aldarrikapen topaketa handia izango da, eta euskara herritar guztiekin ospatuko da. Jai-giro ireki eta partekatu batean euskaraz gozatzeko aukera. Araba Euskaraz ez da soilik festa bat, mugimendu sozial, hezitzaile eta kultural bat baizik. Ikastolek bultzatutako ekimena da, euskararen alde egiten duten lana ikusarazteko eta euren azpiegiturak eta hezkuntza proiektuak hobetzera bideratutako dirua biltzeko. Egun hau euskarak Araban duen bizitasunaren sinboloa da.