Errespetuzko elkarbizikitza akustikoa sustatzeko kanpaina abiarazi du Donostiako Udalak
Donostiako Udalak zarataren inguruan sentsibilizatzeko beste kanpaina bat jarri du martxan Errespetuzko bizikidetza akustikoa lelopean, atsedena, ongizatea eta herritarren arteko errespetuan oinarritutako bizikidetza sustatzen duten ohiturak bultzatzeko helburuarekin
Donostiako Udalak zarataren inguruan sentsibilizatzeko beste kanpaina bat jarri du martxan Errespetuzko bizikidetza akustikoa lelopean, atsedena, ongizatea eta herritarren arteko errespetuan oinarritutako bizikidetza sustatzen duten ohiturak bultzatzeko helburuarekin.
Udal arduradunek aurkezpenean azaldu dutenez, kanpainak eguneroko bizitzako hiru eremutan jarriko du arreta, kutsadura akustikoa gutxitzeko norbanakoaren portaera bereziki garrantzitsua den eremuetan, hain zuzen ere.
Horrela, alde batetik, aisialdia eta espazio publikoaren erabilerari dagokionez, kaleez eta plazez gozatzea eta auzokoek atseden hartzea bateragarri egingo dituzten jarrera arduratsuak sustatuko dira. Garraioaren eremuan, bestetik, mugikortasunak sortutako zarata murrizten lagunduko duten ohiturak bultzatuko dira, eta 'Soinu-oasi' izeneko eremuan, hondartza edota parke publikoetan pertsona guztientzako lasaitasun eta errespetu giroa egon dadin sustatuko da.
Iñigo Garcia Ingurumeneko zinegotziak adierazi duenez, "datuek berresten dute Donostia posizio onean dagoela kalitate akustikoari dagokionez, gure inguruko beste hiri batzuekin alderatuta. Hala ere, hori ez da helmuga bat, baizik eta erreferentzia bat, bizikidetza eta bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko lanean jarraitzera behartzen gaituena".
Kanpaina Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin, Dbusekin eta kale garbiketako zerbitzuekin lankidetzan egin da, eta kutsadura akustikoa murrizteko eta hiriko ingurumen kalitatea hobetzeko udal estrategiaren parte da.
Esparru horretan sartzen dira, besteak beste, zarataren eta bibrazioen aurkako udal ordenantza berria onestea, zarataren mapa estrategikoa egitea, zarataren aurkako ekintza plana egitea, isuri gutxiko eremua ezartzea, bizikleta sarea handitzea, Dbuseko flota eta garbiketa ibilgailuak pixkanaka elektrifikatzea, kale askotan abiadura 30 km/h-ra murriztea, edo jarduera ekonomikoen eta herritarren atsedenari eragin diezaioketen portaeren gaineko kontrola indartzea.
Temas
Más en Sociedad
-
Barakaldoko Udalak (Bizkaia) ibilbide gidatuak eskainiko ditu itsasadarrean uztailean eta irailean
-
Aragón activa la UME por un incendio forestal declarado en Leciñena, a menos de 40 kilómetros de Zaragoza
-
Desactivan tres botes explosivos en dos centros educativos de Bizkaia
-
Una hoja de ruta para tratar un tumor cerebral incurable que afecta a jóvenes