Cristina Iglesiasen 'Hondalea' bisita daiteke Donostiako Santa Klara irlan
Donostiako Santa Klara irlan dagoen Cristina Iglesias artistaren 'Hondalea' instalazioa bisitatzeko aukera dago astelehen honetatik, ekainaren 1etik. Denboraldiak irailaren 30era arte iraungo du, eta bisitak ordu erdian behin egingo dira egunero 11:00etatik 18:30era, aldez aurreko erreserbarik gabe.
Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez, ospakizun edo ekitaldi bereziak tarteko, 'Hondalea' itxita egongo da edo ordutegia moldatuko da uztailaren 16an (Karmengo Amaren eguna), abuztuaren 10ean (Aste Nagusiko Piraten abordatzea), abuztuaren 15ean (Paseo berriko itsas zeharkaldia) era irailaren 2, 3, 6 eta 13an (Kontxako estropadak).
Uztaila eta abuztuan bisita gidatuak ere eskainiko dira, eta horietarako txanda aurrez hartu beharko da. Uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 31ra arte, bisita gidatuak egongo dira ostiraletan (euskaraz), larunbatetan (gaztelaniaz) eta igandeetan (gaztelaniaz).
Egun bakoitzean bisita bakarra egingo da, 11:00etan kaitik aterata, bi ordu iraungo du eta prezioa 26 eurokoa izango da (BEZa salbuetsita). Bisitarako gutxienez zortzi laguneko taldea osatu beharko da eta gehienera 20 pertsonarentzat izango da tokia. Erreserbak egiteko 943 129 358 telefonora deitu edo hondalea@donostia.eus helbide elektronikora idatzi beharko da.
Bestalde, dagoeneko martxan da eskolak eta gizarte eta kultur taldeentzako eskaintza berezia, eta maiatzaren 11tik ekainaren 30era eta irailaren 14tik urriaren 30era aukera izango dute 'Hondalea' bisitatzeko. Goizez eta arratsaldez izango dira bisitak, eta jardueraren araberako iraupenekoak.
Irlara norbere kasa joaterik ez duenak joan-etorria motoraz egin lezake. Motorako tiketak erosi egin behar dira zerbitzua ematen duen enpresak kaian duen leihatilan, eta zerbitzua baldintza meteorologikoen eta itsasoaren egoeraren mende egongo da.
Cristina Iglesias artista donostiarrak Santa Klara uhartean egindako lana da 'Hondalea', eta 2021ean zabaldu zituen ateak. Hustutako itsasargiaren etxearen barruan induskatuta, Iglesiasen lanak euskal kostaldeko geologia eta ekologia berezia eta uhartea inguratzen duten ozeanoko uren kemena biltzen ditu.
Temas
Más en Sociedad
-
Donostia coloca una placa en memoria de Luis García Lozano, asesinado por ETA en 1991
-
Detenidos en Zaragoza 24 integrantes del grupo ultra Ligallo Fondo Norte
-
Euskaltzain emeritu bihurtu den Mikel Zalbideren ordezkoa hautatzeko epea ireki du Euskaltzaindiak
-
Más de 9.000 personas se examinan este sábado para ser operador comercial de Renfe